Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2025eko urriaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4305

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuneko sailburuordeak 2025eko uztailaren 4an 2025-381 espedientean emandako Ebazpena. 2025eko ekainaren 17ko eskariaren bidez ireki zen espediente hori, eta izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko erregelamenduan bildutako eskubideak baliatzeari buruzkoa da.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

1.– Interesdunak, bere interesak aldezteko, ebazpen honen aurka Datuak Babesteko Euskal Agintaritzara (DBEA) jo ahal izango du.

Hala ere, eragindako pertsonak uste badu datu-babesaren arloko eskubideak urratu dizkiotela, aukeran eta erreklamazioa DBEAn aurkeztu aurretik, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzako Euskadiko Poliziaren Datu-Bilketarako Zentrora (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Erandio; dpd-dbo@ertzaintza.eus) jo ahal izango du, eta eskubide horiek ez direla asebete uste izateko arrazoiak adieraziko ditu, horri buruzko balorazioa jasotze aldera.

2.– Interesdunak eskuragarri dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2025eko irailaren 24a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

ASIER ERKOREKA ARRUZA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala