
194. zk., 2025eko urriaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (157 KB - 6 orri.)
- EPUB (273 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4304
IRAGARKIA, 2025eko irailaren 29koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita 132 kV-ko linea elektriko hauen aldaketa: Hernani-Oiartzun/Arkale 1 eta 2, Hernani-Azpeitia 1 eta 2, Hernani-Ormaiztegi 1 eta 2 eta Hernani-Orbegozo 1 eta 2, Hernani TA trinkotzeagatik, Hernaniko udalerrian.
Jendaurrean jartzen da honako instalazio elektriko honen proiektua eta, harekin batera, eskatzaileak nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza, bai eta ingurumen-inpaktuaren azterketa ere, betiere xedapen hauetan ezarritakoaren ondorioetarako: martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuko 9. eta 10. artikuluak (2020-04-24ko EHAA); abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikulua (2000-12-27ko BOE); azken testu horretako azken xedapenetako lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulutik 56. artikulura (2013-12-27ko BOE); Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea (2013-12-11ko BOE), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legea (2021-12-31ko EHAA).
Esp.: 20-AT-Y-2025-00085.
– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.
– Kokapena: Hernaniko udalerria.
– Aurrekontua, guztira: 2.211.814,20 euros.
– Helburua: 132 kV-ko sarrera-irteera lineak aldatzea proiektatu da Hernani TAra, hori trinkotzeko, banaketa-sarearen garapen berriei ekiteko planaren barruan; izan ere, garapen horiek beharrezkoak dira, hain zuzen ere, eragin-eremuaren garapen industriala errazteko, eta banaketa-sarean estaldura hobetzeko eta hornidura bermatzeko.
– Jarduketaren ezaugarri nagusiak: 132 kV-ko lineak aldatzea, Hernani TArako sarrera-irteera.
– Proiektu honek eragiten dien ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.
Honako hauek eskatzen dira: onura publikoaren deklarazioa, ingurumen-inpaktuaren adierazpena, aldez aurreko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena.
Proiektu honen aurretiazko administrazio-baimena ematea Gipuzkoako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzaren eskumena da, eta informazio publikoaren izapidea bete behar du. Hain zuzen ere, ingurumen-inpaktuaren eta onura publikoaren azterketarekin batera egingo da izapide hori, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak 36. artikuluan eta martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Horren berri ematen da, interesdunek eta herritarrek oro har dokumentazioa aztertu ahal izateko, Gipuzkoako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea, 10-1 Donostia) edo esteka honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira 30 egun balioduneko epean, dela idatzizko euskarri fisikoan (duplikatu bidez) ordezkaritzako erregistro orokorrean, dela EAEko Administrazio Publikoko erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/); bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, jendaurrean jartzeko izapide honetan alegazioren bat jarri nahi izanez gero, nahitaez aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez aipatutakoek.
Donostia, 2025eko irailaren 29a.
(Zerbitzu-eginkizunei buruzko 2025-05-26ko Ebazpenarekin bat etorriz, funtzioen behin-behineko esleipenean).
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako jarduneko lurralde-ordezkaria,
ANTTON ARRIETA INSAUSTI.
RSS