
194. zk., 2025eko urriaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 3 orri.)
- EPUB (188 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4303
IRAGARKIA, 2025eko irailaren 24koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Asparrenako udalerriko (Araba) «Asparrena» izeneko 4 MW-ko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektua.
Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak 10. artikuluan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduak 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da proiektu hau, baita eskatzaileak nahitaez desjabetzekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakoa ere.
Espedientea: 01-GE-Y-2023-00032.
– Eskatzailea: Magna FV, SL. (IFK: B13752423).
– Eskaera: aurretiazko administrazio- eta eraikuntza-baimena, eta onura publikoaren deklarazioa.
– Xedea: energia elektrikoa sortzea.
– Tartean dagoen udal-mugartea: Asparrena.
– «Asparrena» proiektua:
• Eguzki-instalazioak 700 Wp-eko 6.510 modulu eta 125 kW-ko 32 inbertsore fotovoltaiko ditu. Guztira 4 MWn-ko potentzia du.
• 1.125 eta 2.875 kVA-ko transformadoreak dituzten bi transformazio-zentro.
• Transformazio-zentroetatik sekzionamendu-zentroaren sarrerarainoko lurpeko ebakuazio-linea. 766,88 m eta 953,35 m-ko luzera.
– Husteko puntua: sortutako energia ebakuatzeko puntua 30 kV-ko Alsasua-Gamarra 1-2 linea da, Alsasua TAkoa (30 KV).
– Eguzki-instalazioak hartzen duen azalera: 5,22 ha.
– Proiektuak ukitzen dituen ondasunak eta eskubideak: iragarki honen eranskinean zehaztutakoak.
– Aurrekontua: 1.504.094,84 euro (BEZik gabe).
Arabako Lurralde Ordezkaritzak eman behar dizkio proiektu honi aldez aurreko eta eraikitzeko administrazio-baimenak, eta gero jendaurrean jarri behar dira. Proiektuaren ingurumen-ebaluazio sinplifikatua dagoeneko egin da.
Horren berri ematen da, guztiek jakin dezaten, eta batez ere lurren jabeek eta proiektuak ukitzen dituen gainerako titularrek jakin dezaten; horien zerrenda iragarkiaren amaieran agertzen da. Proiektua aztertu ahal izango da Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz), dagokion udalean edo Interneteko www.euskadi.eus webgunean, Energia eta meategiak ataleko proiektuen jendaurreko informazioan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/ eta nahi duenak egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ahal izango ditu hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 24a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.
RSS