
194. zk., 2025eko urriaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4302
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 46/2025 prozedura arruntean dauden interesdunak.
Enplegu Publikoko zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
46/2025 prozedura arrunta: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko otsailaren 19ko Aginduaren aurkakoa. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako zenbait eskalatako karrerako funtzionario izendatu ziren Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko eta 2022ko azaroaren 18ko aginduen bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonak.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 3a.
Enplegu Publikoko zuzendaria,
NEKANE COBOS SALINAS.
RSS