
194. zk., 2025eko urriaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 4 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4299
EBAZPENA, 2025eko irailaren 25ekoa, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, aisialdirako ontziak gobernatzeko tituluak eskuratzeko 2026ko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritzak, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren 15.1.ñ) artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DU:
Ondoren adierazten diren tituluak lortzeko, 2026an egin beharreko azterketa teoriko eta praktikoetarako deialdiak egitea:
– Azterketa teorikoak:
• 1. deialdia, 2026ko martxoaren 2tik aurrera, honako titulu hauek eskuratzeko:
a) Oinarrizko nabigazioko patroia.
b) Aisialdirako ontzietako patroia.
c) Yateko patroia.
d) Yateko kapitaina.
• 2. deialdia, 2026ko ekainaren 1etik aurrera, honako titulu hauek eskuratzeko:
a) Oinarrizko nabigazioko patroia.
b) Aisialdirako ontzietako patroia.
c) Yateko patroia.
d) Yateko kapitaina.
• 3. Deialdia, 2026ko azaroaren 2tik aurrera, honako titulu hauek eskuratzeko:
a) Oinarrizko nabigazioko patroia.
b) Aisialdirako ontzietako patroia.
c) Yateko patroia.
d) Yateko kapitaina.
– Azterketa praktikoa:
• Deialdi bakarra, 2026ko ekainaren 22tik aurrera, honako titulu hauek eskuratzeko:
a) Oinarrizko nabigazioko patroia.
b) Aisialdirako ontzietako patroia.
c) Yateko patroia.
d) Yateko kapitaina.
Azterketen data zehatzak azterketak baino astebete lehenago Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web orrian iragarriko dira:
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/itsasertzaren-garapena-portuak-itsas-gaiak/
Deialdiak honako hauen arabera egingo dira:
DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehenengoa.– 1.– Honelaxe egingo dira azterketak:
a) Azterketa teorikoen lehenengo eta hirugarren deialdiak Pasai San Pedroko (Gipuzkoa) CIFP Blas de Lezo LHIIan egingo dira soilik.
b) Azterketa teorikoen bigarren deialdia Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Portugaleten (Bizkaia) daukan Bilboko Ingeniaritza Eskolako Nautika eta Itsasontzi Makineriako atalean egingo dira.
Nolanahi ere, azterketa guztiak horretarako eratutako epaimahai batek ebaluatuko ditu. Epaimahaia eratzeko, kontuan hartu behar dira ebazpen honen bigarren oinarriak xedatutakoa eta otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak zerbitzuko arrazoiak direla-eta eman beharreko kalte-ordainei buruz xedatutakoa.
2.– Azterketak indarrean dauden programei lotuko zaizkie, alorreko arauekin bat etorriz.
3.– Titulu bakoitzerako azterketa praktikoak hainbat zati izango ditu: nabigazioaren praktika eta segurtasunaren praktika, irrati-komunikazioak, bela praktikak.
4.– Eskabideak online bete beharko dira, Internet bidez, urrats hauek betez:
a) Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web orrian sartu, eskabidearen atalean edo, zuzenean, helbide honetan:
b) Dagokion eskabide-inprimakia bete.
c) Azterketari dagokion tasa online eran ordaindu; ez dira inskribatutzat joko izena emateko epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez dutenak.
Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak adierazten du datu pertsonalak tratatu eta dagokion tratamendu-jardueran sartuko dituela. Halaber, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritzak datuak babespean tratatzeko konpromisoa hartzen du, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz.
Eskabidea formalizatu ondoren, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
– Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, eta, eskatzailea adingabea bada (16 urteak beteta izanik, betiere), gurasoetako baten edo tutorearen baimena aurkeztu beharko du, idatziz.
– Aisialdirako ontzietako patroiaren titulua edo titulu horren eskabidearen frogagiria, Yateko patroia izateko azterketara aurkezteko.
– Yateko patroiaren titulua edo titulu horren eskabidearen frogagiria, Yateko kapitaina izateko azterketara aurkezteko.
5.– Halaber, hautagaiek dokumentu, material eta tresna hauek eraman beharko dituzte azterketa teorikoetara, aurkezten diren azterketaren arabera:
– Oinarrizko nabigazioko patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, eta boligrafoa.
– Aisialdirako ontzietako patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-karta erabiltzeko beharrezkoa den materiala.
– Yateko patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-karta erabiltzeko beharrezkoa den materiala.
– Yateko kapitaina: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-kalkuluak egiteko beharrezkoa den materiala (2026ko almanaka nautikoa barne); ez da onartuko programatutako kalkulagailurik. Halaber, ingeleseko azterketan ezin izango da hiztegirik erabili.
6.– Eskabideak honako epe hauetan aurkeztuko dira:
– Azterketa teorikoak:
• 1. deialdia, 2026ko martxokoa: 2026ko urtarrilaren 26tik otsailaren 13ra arte.
• 2. deialdia, 2026ko ekainekoa: 2026ko apirilaren 27tik maiatzaren 15era arte.
• 3. deialdia, 2026ko azarokoa: 2026ko irailaren 21etik urriaren 9ra arte.
– Azterketa praktikoa:
• Deialdi bakarra, 2026ko ekainekoa: matrikula-eskaera aurkezteko epea 2026ko ekainaren 8tik 12ra artekoa izango da.
7.– Azterketetan parte hartzeko dokumentazioa administrazio-bulego hauetan aurkeztu ahal izango da:
a) Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila (Eusko Jaurlaritza, Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
b) CIFP Blas de Lezo LHII (Marinelen kalea 2, Pasai San Pedro, Gipuzkoa).
c) Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Antolamenduaren Zerbitzua (Eusko Jaurlaritza, Easo kalea 10, Donostia).
d) Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritzako bulegoa (Eusko Jaurlaritza, Elkano kalea 3, Bilbo).
8.– Online egindako eskabideak deialdi bakarrerako izango du balioa. Geroagoko deialdi batean parte hartzeko, ezinbestekoa da beste eskabide bat egitea online, lehenengo oinarriko 4. puntuan aipatutako dokumentazioarekin batera.
9.– Azterketara aurkeztu ezean, matrikula ezin izango da hurrengo deialdi baterako aldatu, ezta azterketako eskubideak itzuli ere, tartean oso arrazoi larriak eta epaimahaiaren aurrean behar bezala justifikatutakoak ez badira behintzat.
Bigarrena.– Azterketak baloratuko dituzten epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariak izendatuko ditu.
Hirugarrena.– Epaimahaietako buruek zentro aztertzaile bakoitzeko iragarki oholean agerraraziko dituzte deialdi eta titulu guztietako azterketen datak, deialdi honetan ezarritako epeetan, eta lehenengo oinarrian ezarritakoa ere beteta. Era berean, behar den denbora emanda, zentro bakoitzeko iragarki-oholean adieraziko dituzte: tituluetako bakoitzaren azterketa-orduak, epaimahai aztertzaileen osaera, eta onartuen eta baztertuen zerrendak.
Laugarrena.– Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako hirugarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web orrian ere kontsultatu ahal izango dira:
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/itsasertzaren-garapena-portuak-itsas-gaiak/
Hautagaiek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote epaimahaiko buruari, aipatutako zerrenda horiek jendaurrean jartzen diren egunaren biharamunetik 5 eguneko epean. Erreklamazioak behar bezala arrazoitu beharko dira, eta epaimahaiko idazkariari bidali beharko zaizkio, NANaren fotokopiarekin batera. Datu pertsonalak, helbidea eta posta-kodea azaldu beharko dira, idatziz erantzun ahal izateko.
Azterketak 2 urtez gordeko dira, kalifikazioak irmo bihurtzen diren unetik aurrera. Salbuespenez, berrikusi diren azterketak 3 urtez gordeko dira.
Bosgarrena.– Deialdi hau eta honen ondoriozko administrazio-egintza guztiak aurkaratu ahal izango dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako modu eta kasuetan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 25a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS