
194. zk., 2025eko urriaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 6 orri.)
- EPUB (331 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
4298
AGINDUA, 2025eko irailaren 19koa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena. Agindu honek, Euskadiko lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.7 artikuluan eta Hirigintzako estandarrak arautzekoari buruzko otsailaren 18ko 45/2025 Dekretuaren 17. artikuluan aurreikusitako prozeduran xedatutakoarekin bat etorriz, baimendu egiten du babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak modu globalean betetzea etxebizitzen transferentziak eginez eta zuzkidurazko bizitokietarako estandarrak modu globalean betetzea Getxoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren barruan.
Aztertu da Getxoko Udalak egindako baimen-eskaera, zeinak konpentsatu nahi duen udalerriko hainbat eremutan babes publikoko bizitegi erabilerako hirigintza-eraikigarritasunari buruzko legezko aurreikuspena. Izan ere, zenbait eremutan murriztutako estandarra beste eremu zehatz batzuetan txertatutakoarekin ordezten da.
GERTAKARIAK
Getxoko Udalak Erregistroen Interkonexio Sistemaren (ESI) bidez, 2025eko uztailaren 31ko erregistro-datarekin dokumentazioa entregatu zuen.
Getxoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak hasierako onespena jaso zuen 2022ko irailaren 30ean eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko urriaren 18an.
2024ko uztailaren 16ko udalbatzaren osoko bilkuran, Getxoko Udalak udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra behin-behinean onartzea erabaki zuen.
Ondoren, 2024ko azaroaren 28an Euskal Herriko Lurralde Antolaketaren Batzordeak txostena egin zuen.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Sail hau eskuduna da aztertzen ari den espedientea ebazteko, Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.7 artikuluak eta Hirigintzako estandarrak arautzeko otsailaren 18ko 45/2025 Dekretuaren 17.4 artikulua xedatutakoari jarraituz.
2.– Aurkeztutako eskaerak babes publikoko etxebizitzetarako lurzoru-estandarraren konpentsazioa proposatzen du udalerri osoan.
3.– Halaber, aurkeztutako dokumentuak Getxoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak bete beharreko zuzkidurazko bizitokietarako estandarren konpentsazioa proposatzen du plangintzan lehendik ere dauden lurzoru-erreserbetan. Zuzkidurazko bizitokien estandarra betetzearren, 10.302,29 m2 dituen lurzoru-azalera bat kalifikatu beharko da, 2/2006 Legearen 81. artikuluaren arabera. Kasu honetan, AI-R06 Zubilleta, SR-03 Peña Santa Marina eta SR-05 Dilizgokioa eremuetan egindako lurzoru-erreserbetan.
4.– Organo honetara atxikitako zerbitzu teknikoek Udalak aurkeztu duen eskaria aztertu dute. Bizitegirako hiri-lurzoruan gutxieneko zenbatekoa 40.714,00 m2t artekoa da, babes publikoko araubideren bati atxikitako etxebizitzentzat 2/2006 Legeak ezartzen duenez. Horietatik, babes sozialeko etxebizitzentzat gutxienekoa 189.776,00 m2t da; eta gainerakoa, 456.424,00 m2t-ra artekoa, etxebizitza tasatuentzat. Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren arabera, 193.630,00 m2t dira babes sozialeko etxebizitzentzat eta 656.775,00 m2t, etxebizitza tasatuentzat.
Lurzoru urbanizagarri dagokionez, ezarritako gutxieneko estandarrak 221.206,35 m2t dira babes publikoko araubide bati atxikitako etxebizitzen eraikigarritasunerako. Babes sozialeko etxebizitzentzat, berriz, gutxienekoa 161.445,35 m2t da, eta gainerakoa, 221.206,35 m2t-ra artekoa, etxebizitza tasatuentzat. Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean, babes sozialeko etxebizitzen eraikigarritasunerako zehazki 170.039,00 m2t-koa izatea aurreikusten da, eta 64.594,00 m2t etxebizitza tasatuen eraikigarritasunerako.
Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta Hirigintzako estandarrak arautzeko otsailaren 18ko 45/2025 Dekretua nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak emandako txostena aztertuta.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimentzea, Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legearekin eta Hirigintzako estandarrak arautzeko otsailaren 18ko 45/2025 Dekretuarekin bat etorrita, aipatutako Legearen 80.6 artikuluan eta aipatutako Dekretuaren 17. artikuluan aurreikusitako etxebizitza-transferentzia Getxoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren barruan.
Agindu honen I. eranskinean jasotzen dira Getxoko udalerriko eremu bakoitzean babes sozialeko etxebizitzentzat eta etxebizitza tasatuentzat dauden erreserbak.
Bigarrena.– Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta Hirigintzako estandarrak arautzeko otsailaren 18ko 45/2025 Dekretuarekin bat etorrita, bete beharreko zuzkidurazko bizitokietarako estandarra Getxoko Hiri Antolamenturako Plan Orokorrean lehendik ere dauden lurzoru-erreserbetan betetzea baimentzea; zehazki, AI-R06 Zubilleta, SR-03 Peña Santa Marina y SR-05 Dilizgoikoa eremuetan.
Agindu honen II. eranskinean jasotzen dira Getxoko udalerriko eremu bakoitzean zuzkidurazko bizitokientzat dauden erreserbak.
Hirugarrena.– Baimen hori honako baldintzapean ematea: txertatzea Getxoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren testuan espedientea bete izanaren justifikazioa, 2/2006 Legearen 80.7 artikuluaren eta 45/2025 Dekretuaren 17. artikuluaren araberakoa
Laugarrena.– Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango baldin eta behin betiko onarpena eskumena duten esparruren batean (hartzaileak edo igorleak) aldaketarik eragin dezaketen beste baldintza batzuekin ematen bada, babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak betetzeari dagokionez.
Bosgarrena.– Getxoko Udalari Agindu honen berri ematea.
Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesatuek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu horretan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi edo horren ustezko ezespena gertatu arte.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 19a.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.
RSS