Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2025eko urriaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4294

IRAGARKIA, Bakioko udalerrian (Bizkaia) San Miguel errekako urak hornidurarako aprobetxatzeko administrazio-emakida iraungitzeko ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientearen kodea: EX-B-2021-0038.

Eskatzailea: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 163.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, jakinarazten da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez Bakioko udalerrian (Bizkaia) San Miguel errekatik 1,5 l/s ur aprobetxatzeko administrazio-emakida iraungi egin dela, emakida-epea amaitu delako. Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak 1993ko abuztuaren 4an eman zuen emakida hori, hornidurarako.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 26a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala