
193. zk., 2025eko urriaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4292
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Muxikako udalerrian (Bizkaia) dagoen Lanbide errekatik urtean 459 m3 ur aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzen duen espedientea (ura ureztatzeko erabiliko da).
– Espedientea: A-B-2025-0003.
– Eskatzailea: José Ramón San Sebastián Gangoiti.
– Hartunearen kokapena: Muxika (Bizkaia).
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X: 525.765; Y: 4.787.808.
– Eskatutako urteko bolumena: 459 m3 urtean.
– Uraren erabilera: Ureztatzea.
– Aprobetxamenduaren deskribapena: Errekako urak presa txiki baten bidez biltzen dira, eta 6,8 m3-ko edukiera duen biltegi batera bideratzen dira. Biltegi hori 6 metro ingurura dago, presa txikitik ibaian behera. Biltegitik, 95 metro luzeko hodi baten bidez, urak berotegietara bideratzen dira.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 24a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS