
193. zk., 2025eko urriaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4291
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Bergarako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Etxe Osteko iturburuko urteko 279,6 m3-ko aprobetxamendurako administrazio-emakida eskatzeko espedientea, etxeko erabilerarako (edatea ezik) eta ureztatzeko.
– Espedientea: A-G-2024-0016.
– Eskatzailea: Sabin Lombide Maiztegui.
– Hartunearen kokapena: Bergara (Gipuzkoa).
– Bilketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)): X= 545.187; Y=4.783.551.
– Eskatutako urteko bolumena: urtean 279,6 m3.
– Uraren erabilera: Etxekoa (edatea ezik) / Ureztatzea.
– Aprobetxamenduaren deskribapena: Iturburua lur azpian dago, eta bertatik ura burdinazko hodi bat erabiliz 58 metrotan zehar garraiatzen da 3,29 m3-ko bolumena duen depositu bateraino. Depositu horretatik ura baserrirantz bideratzen da bertan erabiltzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 19a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS