Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2025eko urriaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4284

AGINDUA, 2025eko irailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Amurrioko (Araba) «Amaurre» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak gehitzeagatik.

Amurrioko (Araba) «Amaurre» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Bidaide Fundazioa» erakundeak hasitako espedientea aztertu da. Espediente horren bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitateen gehikuntza, eta Lehen Hezkuntzako unitate baten murrizketa eskatzen da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Aztertu dira: 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua); 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Amurrioko (Araba) «Amaurre» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (kodeak: 010195 eta 01000068), 2025-2026 ikasturtetik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitate gehitzeko eta Lehen Hezkuntzako unitate bat murrizteko baimena ematea. Une horretatik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 010195 (EAE) eta 01000068 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Amaurre».

Titularra: «Bidaide Fundazioa».

Helbidea: Dionisio Aldama 16.

Udalerria: Amurrio.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate, honako edukierakoak:

• 2 unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

• 2 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

• 2 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, bata 17 ikaspostuko edukierakoa eta bestea 15 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, bakoitza 25 ikaspostuko edukierakoa.

– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, bakoitza 25 ikaspostuko edukierakoa.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 6 unitate, bakoitza 30 ikaspostuko edukierakoa.

– Hezkuntza berezia: 2 gela ireki.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.

Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, bere legezko ordezkariaren bidez, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Laugarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala