
193. zk., 2025eko urriaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4278
195/2025 DEKRETUA, urriaren 7koa, Lehiaren Euskal Agintaritzako kide bat izendatzeko dena.
Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzko otsailaren 2ko 1/2012 Legearen 9.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko urriaren 7an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Lehiaren Euskal Agintaritzako kide izendatzea Jorge Aranguren Fernández jauna, zuzendari mailarekin.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2025eko urriaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko urriaren 7an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
RSS