
192. zk., 2025eko urriaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4273
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 156/2025 prozedura laburtuan interesdun direnak.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da, eta prozedura laburtuaren izapideen bidez bideratzen ari da, 156/2025 zenbakiarekin, Justiziako sailburuordearen 2025eko uztailaren 27ko Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi egiten baita Justizia Administrazioko zuzendariaren 2025eko ekainaren 17ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) bake-epaitegiko demandatzailea prozesu- eta administrazio-kudeaketako kidegoko funtzionarioentzat erreserbatutako kargutik kentzea erabaki zen.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki irizten badiote, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 30a.
Justizia Administrazioko zuzendaria,
MARÍA DOLORES MOVILLA RIVAS.
RSS