Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2025eko urriaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4263

AGINDUA, 2025eko irailaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) «Fray Juan de Zumarraga-Durango» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 111. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeen izen generikoa eguneratzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 4ko Aginduaren I. eranskinean jasotakoaren arabera, derrigorrezko bigarren hezkuntza, batxilergoa eta lanbide-heziketa eskaintzen dituzten ikastetxeak Bigarren Hezkuntzako Institutu deituko dira.

Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluan ezartzen denez, ematen dituzten irakaskuntzei dagokien izen orokorraz gain, ikastetxeek izen espezifiko bat izan behar dute.

Durangoko (Bizkaia) «Fray Juan de Zumarraga-Durango» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzeko eskabidea aztertu da. Ikastetxearen Ordezkaritza Organo Gorenak erabaki zuen hori 2025eko apirilaren 4an, ikastetxearen autonomia-eremuko azken arduraduna den aldetik.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta horretan eskumena duen Hezkuntzako Ikuskaritzak aldeko txostena egin du, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluak eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuaren 4. artikuluak esleitutako eskumenak baliatuz. Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Durangon (Bizkaia) dagoen «Fray Juan de Zumarraga-Durango» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzea onartzea; aurrerantzean, «Durango» izango du izena eta, 2025-26 ikasturtetik aurrera, EAEko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuta geratuko da erregistroko datu hauekin:

Institutuaren kodea: 015307 (EAE) eta 48015751 (unibertsala).

Izen orokorra: Bigarren Hezkuntzako Institutua.

Izen espezifikoa: «Durango».

Helbidea: Fray Juan de Zumarraga 23.

Udalerria: Durango.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 24a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala