
192. zk., 2025eko urriaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
4262
AGINDUA, 2025eko irailaren 18koa, Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia organismo autonomoko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuak baloratzeko batzordeko kideak izendatzen dituena.
Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia organismo autonomoko lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboaren 9. artikuluaren bitartez, lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuak baloratzeko batzordea sortu zen (jatorrian, Herrizaingo Sailaren eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomoaren lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboa; 2008ko apirilaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 73. zk.).
Segurtasun Sailean izandako antolamendu-aldaketak kontuan hartuta, balorazio-batzordearen osaera berria argitaratu behar da.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Honako hauek izendatzea aipatutako hitzarmenaren mendeko langileen lanpostuak baloratzeko batzordeko kide:
Administrazioaren ordezkariak:
Batzordeburua:
– Titularra: Giza Baliabideen zuzendaria.
– Ordezkoa: Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
– Titularra: Baliabide Orokorren zuzendaria.
– Ordezkoa: Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko zuzendaria.
– Titularra: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia.
– Ordezkoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria.
– Titularra: langile-burua.
– Ordezkoa: Plangintza eta Langileen Kudeaketa Alorreko burua.
Batzordekide-idazkaria:
– Titularra: Mercedes Aldekoa García andrea.
– Ordezkoa: Mónica Basañez Zuazola andrea.
Langileen ordezkariak:
– Titularra: Oscar García Fernández jauna.
– Ordezkoa: Endika Etxebarria Villafruela jauna.
– Titularra: Irantzu Aguirregoitia Martínez andrea.
– Ordezkoa: Lourdes Carrón Alcón andrea.
– Titularra: María José Tudanca Zallo andrea.
– Ordezkoa: Gonzalo López Arroyo jauna.
– Titularra: Garbiñe Ibáñez de Opakua Ormaetxebarria andrea.
– Ordezkoa: Elisa Pereda López andrea.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabetuta geratzen da Segurtasuneko sailburuaren 2025eko otsailaren 24ko Agindua, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuak baloratzeko batzordeko kideak izendatzen dituena.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 18a.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS