
192. zk., 2025eko urriaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 4 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4258
AGINDUA, 2025eko irailaren 22koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita «Langileak Kudeatzeko arduraduna» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.
Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Espetxe Zerbitzuen Zuzendaritzan hutsik dago Langileak Kudeatzeko arduraduna lanpostua (510524 kodea, 2. dotazioa). Beraz, sail honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du (agindu honen eranskinean adierazita dago lanpostua), Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Enplegu Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren. Hauek dira deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.
1.– Deialdian parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, bai eta EAEko Administrazio Orokorrari lotutako zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako karrerako funtzionarioek ere, baldin eta lanpostuen zerrendan ezarritako baldintzak betetzen badituzte (eranskinean daude zehaztuta).
Langile horiek deialdian parte hartu ahal izango dute, beren administrazio-egoera edozein dela ere, honako kasu hauetan izan ezik:
a) Eginkizun-gabetze irmoan dauden funtzionarioak, egoera horrek irauten duen bitartean.
b) Norberaren interesagatik edo familia elkartzeagatik borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzultzeko eskatutako gutxieneko denbora (2 urte) igaro ez duten langileak.
2.– Parte hartu ahal izango dute beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako eta Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, bai eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek ere, baldin eta lanpostu-zerrendak berariaz aurreikusten badu horrelako langileek lanpostua betetzeko aukera, eta, beraz, berariaz identifikatzen bada dagokion kodearen bidez, agindu honen eranskinean zehaztutakoari jarraikiz.
Langile horiek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, baldin eta LPZn ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen badute eta zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran edo beren jatorrizko administrazioan plaza erreserbatuta duten administrazio-egoeran badaude, salbu eta eginkizun-gabetzea, behin-behinekoa edo irmoa, 6 hilabetetik beherakoa bada.
Bigarrena.– Eskabideak.
Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
EAEko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde publikoetan jardunean ari diren karrerako funtzionarioek EIZU enplegatuaren atariaren bidez egin ditzakete eskabideak, Jakina bidez eta Internet bidez, helbide honetan: Funtzio Publikoa – Eusko Jaurlaritza – Euskadi.eus (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/funtzio-publikoa/hasiera/).
Gainerako izangaiek Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, erregistro elektronikoaren bidez: (https://www.euskadi.eus/erregistroa/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/).
Hirugarrena.– Betekizunak eta merezimenduak.
Agindu honen eranskinean, LPZn «Langileak Kudeatzeko Arduraduna» lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak ezartzen dira. Era berean, merezimendu gisa baloratuko da langileen arduradunaren zereginetan duten esperientzia.
Parte hartzeko eskabidearekin batera, curriculum vitaea aurkeztuko da, eta, bertan, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehazteaz gain, datu hauek ere jasoko dira:
a) Tituluak.
b) Administrazio publikoan, sektore publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioak eta zereginak dituztenak.
c) Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.
d) Jasotako eta/edo emandako prestakuntza-ikastaroak.
e) Hizkuntzak jakitea.
f) Eskatutako lanpostuari esleitutako eginkizun eta atazekin lotuta, egokitzat jotzen den beste edozein merezimendu eta eskumen.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, salbu eta EAEko Administrazio Orokorreko Langileen Erregistroan badaude.
Pertsona deialdiko lanpostuaren eginkizunetara egokitzen dela bermatzeko, deialdia egin duen organoak egokitzat jotzen dituen bitartekoak erabili ahal izango ditu alegatutako merezimenduak egiaztatzeko. Horretarako, elkarrizketa pertsonala, proba edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eskatu ahal izango ditu.
Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko dira eskatutako baldintzak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi beharko zaie. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostuaz jabetu.
Laugarrena.– Ebazpena.
Deialdi hau Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Esleipenduna lanpostuaz jabetu beharko da esleipen-aginduan zehazten den egunean, eta horrek berekin ekarriko du aurreko lanpostuaren titulartasuna galtzea, hala badagokio.
Ebazpen hori arrazoitzeko, kontuan hartuko da hautagaiak deialdian eskatutako betekizunak eta zehaztapenak betetzen dituela, bai eta izendapena egiteko gaitasuna ere, eta monografian ezarritako lanpostuko eginkizunak eta zereginak betetzeko egokia dela adieraziko da, merezimenduak (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza) gainerako hautagaiekin konparatuz, halakorik balego.
Deialdia hutsik geratu ahal izango da, baldin eta hautagaietako batek ere ez baditu betetzen lanpostuaren baldintzak, edo hautagaietako bat bera ere ezin bada egokitzat jo, deitutako lanpostua betetzeko merezimendu eta gaitasun nahikoak ez dituelako.
Bosgarrena.– Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien dagokion epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik Aurrera.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 22a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
ERANSKINA
LANPOSTUAREN DATUAK
Deitutako lanpostua: Langileak Kudeatzeko arduraduna.
– Kodea: 510524.
– Dotazioa: 2.
– Kidegoa eta Eskala:
– EGA101 Administrazioko Goi-Mailako Kidegoa Goi-Mailako Administrazioko Esk.
– EA111 Fakultatiboen Kidegoa-Fakultatiboen Esk. Juridikoa.
– EA 125 Fakultatiboen Kidegoa – Giza Baliabide eta Prestakuntza Esk. Fak.
– Destino-osagarriaren maila: 28.
– Berariazko osagarria: I-A.
– Kokapena: Espetxe Zerbitzuen Zuzendaritza.
– Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
– Hizkuntza-eskakizuna: 4.
– Derrigortasun-data: 2023-10-04.
RSS