Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2025eko urriaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4257

EBAZPENA, 2025eko urriaren 2koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziko eta salbuespenezko prozesuko azken kalifikazioen behin betiko zerrenda berriak eta hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrenda berriak argitaratzeko agindua ematen baita.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko maiatzaren 18an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko maiatzaren 23an.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko irailaren 8an emandako beste agindu baten bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziko eta salbuespenezko prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horietarako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko irailaren 13an.

IVAPeko zuzendariaren 2025eko maiatzaren 7ko Ebazpenen bidez, batetik, hainbat ebazpen indarrik gabe uzten ziren, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezian eta salbuespenezko prozesuan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak berriz argitaratzeko agintzen zen eta lanpostuak aukeratzeko epe berria zabaltzen zen.

Azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratzen zituen ebazpen horien aurka gora jotzeko errekurtsoak jartzeko epea amaitu eta errekurtso bat baiestearen ondorioz, IVAPeko zuzendariaren 2025eko ekainaren 24ko ebazpenaren bidez azken kalifikazioen behin betiko zerrenda berriak argitaratzeko agindua eman zen.

IVAPeko zuzendariaren 2025eko ekainaren 20ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezian eta salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen. Halaber, 20 egun balioduneko epea eman zen karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko beharrezkoak diren agiriak aurkezteko Enplegu Publikoko Zuzendaritzan eta karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko ezinbestekoa den informazioa betetzeko. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2025eko ekainaren 27an.

Azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratzen zituen 2025eko maiatzaren 7ko ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko bi errekurtso zati batean baiestearen ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziko eta salbuespenezko prozesuko azken kalifikazioen behin betiko zerrendetan eta hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendan aldaketak egin behar dira.

Horregatik guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Hautaketa-prozesuetako web-orriko Eskaerak eta jarraipena apartatuan eta 7. oinarri orokorrean adierazten diren tokietan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziko eta salbuespenezko prozesuko azken kalifikazioen behin betiko zerrenda berriak argitatzeko agintzea.

Bigarren artikulua.– Hautaketa-prozesuetako web-orriko Eskaerak eta jarraipena apartatuan eta 7. oinarri orokorrean adierazten diren tokietan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziko eta salbuespenezko prozesuko hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrenda berria argitaratzeko agintzea.

Hirugarren artikulua.– 20 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dena, karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko beharrezkoak diren agiriak aurkezteko Enplegu Publikoko Zuzendaritzan. Aurkeztu beharreko dokumentazio zehatzari buruzko informazioa Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» apartatuan dago, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.

Epe berean, hautatutako pertsonek karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» apartatuan eta «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.

Aurretik adierazitako epean beharrezkoak diren agiriak aurkeztu eta funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko ezinbestekoa den informazioa bete zutenek ez dute berriro egin beharrik, betiere ebazpen honen bidez esleituko zaien lanpostua lehen esleitutakoaren bera bada. Kasu horretan, bere garaian egindako izapidea mantenduko da. Hala ere, nahi izanez gero, funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko ezinbestekoa den informazioa berriz bete dezakete.

Laugarren artikulua.– Dokumentazioa aurkezteko epea amaitu ondoren, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Kidego Teknikoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko eskalako karrerako funtzionario izendatuko ditu oinarri orokorretan ezarritakoa bete duten pertsona hautatuak. Izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

Bosgarren artikulua.– Gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen honen aurka, ez baitu agortzen administrazio-bidea; betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekurtsoa argitaratutako zerrendetan egon diren aldaketen aurrean soilik jar daiteke eta ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke, edo Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 2a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala