
191. zk., 2025eko urriaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 3 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4248
IRAGARKIA, Doako Laguntza Juridikoaren Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzordeek emandako zenbait ebazpenen jakinarazpenei buruzkoa.
Honen bidez, honako hau jakinarazten diet ondoren zerrendatzen diren doako laguntza juridikoaren eskatzaileei: Doako Laguntza Juridikoaren Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzordeek eskabideak artxibatzeko edo ukatzeko ebazpenak eman dituztela, edo, hala badagokio, eskubidea errebokatzeko prozedurari hasiera emateko ebazpenak, Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 19. artikuluaren arabera.
Saiatu arren, aipatutako ebazpenak ezin dira jakinarazi banan-banan. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eskabideak artxibatu eta ukatzen dituzten ebazpenak aurkaratzeko, idazkia aurkeztu beharko zaio dagokion Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeko idazkariari, hamar eguneko epean, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik aurrera, Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 20. artikuluan ezarritakoaren arabera. Bestalde, eskubidea errebokatzeko prozedura hasteko ebazpenetan interesa duten pertsonei hamabost eguneko entzunaldi-epea ematen zaie, jakinarazpen hau egiten denetik kontatzen hasita. Epe horretan alegazioak egin edo egoki iritzitako dokumentazioa aurkez dezakete.
Ebazpenen aurka jotzeko, aipatutako ebazpenen kopiak eskura daitezke dagokion Doako Laguntza Juridikoaren Batzordearen egoitzan.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 17a.
Justiziako zuzendaria,
JOSÉ MARÍA BASTOS MARZAL.
RSS