
191. zk., 2025eko urriaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4247
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen ebazpena, aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.
Aipatutako egintza jakinarazten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Prozeduraren interesdunak (eranskinean identifikatzen denak) ebazpenaren testu osora sartzea dauka, baita espedientea kontsultatzea eta bertan ageri diren dokumentuen kopiak eskatzea ere, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara bertaratuz: Donostia kalea 1, 8. solairua (Lakua I), Vitoria-Gasteiz. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako lurralde-bulegoetara ere bertaratu daiteke, ondoko helbideetan:
Bizkaiko Lurralde Bulegoa: Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao.
Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: Easo kalea 10, Donostia.
Arabako Lurralde Bulegoa: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta orrialdean.
Halaber, bi hilabeteko epea du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko jurisdikzio horretako dagokion epaitegian.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 25a.
Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,
JAKES AGUIRREZABAL IRIBAR.
RSS