Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2025eko urriaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4233

IRAGARKIA, 2025eko abuztuaren 27koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Izatezko Bikoteen Erregistroko espediente bati buruzko bertaratze-izapidea betetzeko errekerimendua jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi dela medio, aipatzen den bertaratze-izapidea (zehazten den egunean eta eskabidearen inguruan) betetzeko errekerimendua berariaz jakinaraztea jarraian adierazten den pertsonari.

Hori dela eta, argitara ematen da iragarki hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Hortaz, eta iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie Izatezko Bikoteen Erregistroaren Gipuzkoako lurralde historikoko administrazio-unitatera (helbidea: Intxaurrondo 70, 20015 Donostia; telefono-zenbakia: 943 02 26 49; helbide elektronikoa: parejas-gipuzkoa@euskadi.eus) bertaratu beharko dutela. Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horrekin batera, interesdunari jakinarazten zaio ezen, epe horretan bertaratzen ez bada, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta, beraz, eskaera artxibatu egingo dela.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 27a.

Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,

GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala