Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2025eko urriaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4229

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren 2025eko irailaren 2ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, sei hilabetez Vitoria-Gasteizko Los Herran kaleko 80 zenbakiko Anglo Vasco Aretoan sartzeko debekua ezartzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Ezinezkoa izan da idazki hori zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunei ohartarazten zaie hilabeteko epea dutela, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, Babes Zibileko sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa jartzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Halaber, epe horretan, espedientea kontsultatu eta espedienteko dokumentuen kopiak eskuratu ahal izango dituzte Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Interesa duten pertsonek (eranskinean agertzen dira) horren berri izan dezaten ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 2a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

NEREA ALDAY GARATE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala