
191. zk., 2025eko urriaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (284 KB - 28 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
4228
EBAZPENA, 2025eko irailaren 19koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, Zabaldu laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea agintzen duena.
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia («SPRI») Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa da, Eusko Jaurlaritzako Industria, Energia Eraldaketa eta Iraunkortasuna Sailaren mendekoa. Euskal Autonomia Erkidegoan honako hauek sustatzera bideratutako jarduketez arduratzen da: industria- eta enpresa-jarduera, inbertsioa, teknologiaren garapena, dibertsifikazioa eta industria-lehiakortasuna, berrikuntza, nazioartekotzea, Informazio eta Ezagutza Gizartearen garapena, eta enpresa arloko ekintzailetza-jarduera.
Horrekin lotuta, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak Euskadiko enpresetan nazioartekotzea bultzatzera bideratutako hainbat ekintza garatu ditu. Eta, haien artean, nazioarteko posizionamendua hobetzeko laguntza-programak aipatu behar dira.
Zehazki, nazioartekotze-maila txikiko euskal enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzeko diseinatu da laguntza-programa hau, nazioarteko sustapen-ekintzei lotutako laguntzak emanez.
Dirulaguntzen Erregimena Arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak («20/2023 Legea») 7.2.a) artikuluan eskatzen du Lege horrek ezartzen duen dirulaguntzen kudeaketa eta esleipena hainbat printzipioren arabera egiteko, besteak beste, publizitate-printzipioaren arabera. Era berean, 20/2023 Legearen 8.3 artikuluak ezartzen du dirulaguntza edo diruz lagundutako programa mota bakoitzaren oinarri arautzaileak argitaratu behar direla Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Hori guztia dela eta,
HONAKO HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Zabaldu» Laguntza Programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea. Horren edukia eranskin gisa gehitu da ebazpen honetan.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Nazioartekotze zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, akordio hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, akordio hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek eragina izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Nazioartekotze zuzendaria,
NAGORE BONILLA GABARAIN.
ERANSKINA
ZABALDU LAGUNTZEN PROGRAMAKO OINARRI ARAUTZAILEAK
XIII. agintaldiko Gobernu Programaren bigarren ardatzak, «Hazkunde- eta ongizate-eredua» izenekoak, enpresen nazioartekotzearen aldeko konpromisoa jasotzen du.
Konpromiso hori Industria Garapenerako Planean zehaztu beharko da. Modu horretan, aurreko legegintzaldietan hasitako politika publikoaren etapa berri bat taxutzen da, eta, besteak beste, nazioartekotze-prozesua hasi berri duten enpresei zuzenduta dago. Kolektibo horri dagokionez, kanpoko merkatuetarako sarbidea errazteko edo merkatu horietan duten presentzia indartzeko beharrezkoak diren sustapen-ekimenei laguntza ematea aurreikusten da, eta, aldi berean, nazioartekotzearen eremuan jasangarritasunarekin, aniztasunarekin eta inklusibitatearekin duten konpromisoa indartzea.
Horrekin lotuta, iraunkortasunaren errealitatea euskal enpresen lehiakortasunerako elementu gisa ikusarazi eta balioetsiko duten ekimenen aldeko apustua egiten du estrategiak. Horrela, euskal enpresek giza eskubideekiko duten konpromisoa erakustea lortzen da, inklusibitateak eta aniztasunak nazioarteko jardueran duten garrantziari dagokionez, hori guztia 2030 Agendaren arabera. Horrela, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen iraunkortasunaren arloan euskal ekonomia eta enpresak hobeto ezagutzea espero da.
Zabaldu programa laguntzarako tresna da; itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu aholkularitza estrategikoaren eta operatiboaren arloko gastuak arintzeko, bai eta kanpoko merkatuetara sartzeko enpresek egin behar dituzten sustapeneko eta antolakuntza-egokitzapeneko beste gastu batzuk arintzeko ere.
Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da Zabaldu Programa SPRIren 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan dagoela. Plan hori Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak 2025eko urtarrilaren 24ko emandako Aginduaren bidez onartu eta Gardentasunaren Atarian argitaratu zen. Planaren helburu hau lortzen laguntzea du xede: «Hedapen fasean dauden eta esportazio-ehuneko nahiko txikia duten ETE-en nazioartekotzea sustatzea».
1. artikulua.– Xedea.
Zabaldu programak bat egiten du Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren helburuekin, XIII. legegintzaldiko gobernu-programan eta nazioarteko merkataritza-trukeei eragiten dien aldakortasun eta nazioartekotze-prozesuaren fase hasiberri batean dauden euskal enpresei kanpoko merkatuetan duten presentzia handitzen laguntzea da haren helburua, ahalegina merkatu kopuru txiki batean ardaztuz, eta prozesu horretan garapen jasangarria sustatzea.
2. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura eta haien izaera.
1.– Laguntzak emateko prozedura lehiaketaz kanpoko norgehiagoka-prozedura izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko 2023ko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.2 artikuluan arautua.
2.– Programa hau aplikatzearen ondorioz emandako laguntzek garrantzi txikiagoko edo de minimis laguntza izaera dute. Ondorioz, 2023ko abenduaren 13an Batzordeak onartutako (EB) 2023/2831 Erregelamenduak xedatutakoaren mende egongo dira (EBAO, L, 2023-12-15).
3.– Programa honen bidez ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.
3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
1.– 1. artikuluan ezarritako helburura bideratutako baliabide ekonomikoak 5.000.000 eurokoak dira, eta SPRI- Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuak 2025erako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.
2.– Deialdira bideratutako funtsek onartutako eskaeren % 100 estaltzen ez badute, organo eskudunak dirulaguntzetara bideratutako gehieneko zenbateko osoa hainbanatu ahal izango du enpresa onuradunen artean, Dirulaguntzen Erregimena Arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19. artikuluan ezarritakoaren arabera.
4. artikulua.– Enpresa onuradunak eta izaera hori lortzeko eskakizunak.
1.– Programaren onuradun izan ahalko dira nortasun juridiko propioa duten enpresa txiki eta ertainak (ETEak), Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizpen-instalazioak dituztenak, baldin eta deialdi honen aurretik eratu badira, esportazio-jarduera 2024an fakturazio osoaren % 50 baino handiagoa ez badute eta nazioartekotze-prozesua hasi edo sendotu nahi badute. Eskatzaileak zerbitzu-enpresak direnean, onuradun izateko, nazioartera zabaldu nahi diren proiektuak gauzatzeko edo zerbitzuak emateko gaitasuna izango duen gizatalde bat izan beharko dute EAEn.
Oinarri hauetan araututako laguntzetatik kanpo geratzen dira nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-sektoreetan diharduten enpresak.
ETE-en definizioa Mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruzko 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EB Batzordearen Gomendioan zehaztutakoaren arabera aplikatzen da.
2.– Halaber, hasi berriak diren enpresak (startupak) ere onuradun izan ahalko dira, baldin eta hasi berriak diren enpresen ekosistema sustatzeari buruzko abenduaren 21eko 28/2022 Legearen 3. artikuluan ezarritako ezaugarriak betetzen badituzte. Adierazitakoa alde batera utzi gabe, oinarri hauetan hasi berriak diren enpresei ematen zaienaren antzeko tratamendua emango zaie 2015eko abenduaren 31ren ondoren eratutako enpresei, baldin eta 28/2022 Legearen 3. artikulu horretako gainerako ezaugarriak betetzen badituzte. Nolanahi ere, apartatu honetan deskribatutako enpresek ETEak izan beharko dute programaren onuradun izateko.
3.– Laguntza-eskaera aurkezten den unetik hasi eta emandako dirulaguntza likidatu arte bete beharko dira artikulu honetan laguntzen onuradun izateko aipatutako eskakizunak.
4.– Ezingo dituzte deialdi honetan aurkezten diren dirulaguntzak jaso:
a) Bitartekaritza-lanak egiten dituztenek eta eskatzailea ez den beste enpresa batzuen produktuak soilik banatzen dituztenek, hau da, bitartekaritzako merkataritza-jardueran edo eskatzailea ez den beste enpresa batzuen produktuak banatzeko jardueran, negozio-bolumen osoaren % 50etik gorakoa dutenek.
b) DEALen 13. artikuluan aurreikusitako eragozpen-inguruabarren batean daudenek.
Zehazki, eskatzaileek zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzako betebeharrak eta dirulaguntzen itzulketen betebeharrak betetzen dituztela aintzat hartuko da Ekonomia eta Ogasun Kontseilariak 2023ko otsailaren 13an emandako aginduak ezarritako kasuetan. Hala, dirulaguntzen itzulketen betebeharren ordainketan eguneratuta dagoela aintzat hartuko da zorrak zatikatuta edo atzeratuta eta bermatuta daudenean edo itzultzeko dagokion ebazpenaren aurkaratzea bertan behera uztea adostu bada.
c) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan soilik, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka egiteko neurriak ezartzen dituen 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legeak aurrez ikusten dituen ordainketa-epeak betetzen ez dituztenek.
d) Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa dela edo barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki ondoren, laguntzak errekuperatzeko agindu baten menpe daudenek.
e) Sektore publikoren batekoak edo sektore publikoaren parte direnek, aplikagarriak diren sailkapen instituzionalerako arauen arabera.
f) LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatzen dutenek, bihurketa-terapiak sustatu edo egitea barne, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eragingarrirako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen arabera.
g) Aurreko hiru urteetan, 300.000 eurotik gorako de minimis laguntza jaso duten enpresek.
h) Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan aritzen direnek, 14/2007 Legeak, 2007ko abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.
5. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen ekintzak eta gastuak.
1.– Zabaldu programaren esparruan, laguntza jaso dezakete eskatzaileak sortutako gastuek, betiere, 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatuko diren ekintza hauek egiteko badira:
A) Plangintza estrategikoa eta enpresa egokitzea nazioartekotzerako.
a.1.– Nazioartekotze-estrategia bat egiteari lotutako gastuak, gutxienez honako epigrafe hauek jorratuko dituztenak:
– Enpresak nazioartekotze-prozesuari ekiteko dituen gaitasunak (giza gaitasuna, finantzarioa, produktiboa, logistikoa, kapital erlazionala eta aurrekoekin lotutako beste gaitasun batzuk).
– AMIA analisia kanpoko merkatuetan.
– Jorratu beharreko merkatuak: alternatiben, arriskuen eta aukeren analisia, helburu diren sektore/hobiak eta bezeroak, helmugako lehia eta hornitzaileak.
– Sartzeko moduak aztertzea eta hautatzea.
– Produktua/zerbitzua: eskariaren analisia, erosteko arrazoiak, produktu/zerbitzuaren beharrezko egokitzapena, muga-zergen hesiak eta, teknikak eta prezio-politika.
– Sustapen-politika: garatu beharreko merkataritza-ekintzak, erabili beharreko bitartekoak eta merkatuaren/merkatuen berezitasunetara egokitzeko beharra.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak nazioartekotze-estrategia egiteko kanpoko enpresa espezializatu bat kontratatzeari dagozkionak izango dira.
Dokumentuaren izaera dela eta, nazioartekotze-estrategia bakarra babestuko da enpresa onuradun bakoitzeko.
a.2.– Jabetza industrialari lotutako gastuak eta homologazioak:
– Patenteen eta marken erregistroa: kudeaketa-gastuak diruz lagunduko dira, bai eta helmugako herrialdeko erregistro ofizialetan izena emateko tasak ere.
– Homologazioa eta ziurtagiria: helmugako herrialdean, egiaztatutako erakundeek eskatutako homologazioen ondoriozko gastuak diruz lagunduko dira, baita kanpoko bezero handien aurreko ziurtagiriak eta aurrekalifikazioak ere.
B) Nazioarteko sustapenaren gastuak.
b.1.– Azoka, foro espezializatu eta nazioarteko kongresuei lotutako gastuak:
– Nazioarteko azoketan erakusketari gisa parte hartzea. Kasu horretan, diruz lagundu ahal izango dira honako kontzeptu hauengatiko gastuak: espazioaren alokairua, erakutsi beharreko produktuaren garraioa, standaren dekorazioa. Horrez gain, atzerrian egiten diren azoken kasuan bakarrik, bidaia-poltsa bat sartuko da 3. eranskinaren arabera, bi, berriz, eskatzailea enpresa sortu berria denean.
Kanpoan geratzen dira nazioarteko azoka, foro espezializatu eta kongresuetan parte hartzearekin lotutako gastuak, baldin eta partaidetza hori Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein erakundek, beste administrazio publiko batzuek, EAEko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberek eta euskal klusterrek antolatzen badute eta, gainera, finantzaketa publikoa badu.
– Azoketan, foro espezializatuetan eta nazioarteko kongresuetan bisitari gisa parte hartzea: ordaindutako inskripzio-kuotarako laguntza eman ahal izango da, eta, atzerrian egiten badira soilik, bidaia-poltsa bat 3. eranskinaren arabera, bi, berriz, enpresa sortu berria denean.
– Online formatuko azoka, foro espezializatu eta nazioarteko kongresuetan parte hartzea: inskripzio-kuotarako laguntza eman ahal izango da.
Nazioarteko azokak, foro espezializatuak eta kongresuak Estatuan egiten direnean, 2025eko nazioarteko merkataritza-azoken egutegi ofiziala onartzen duen Merkataritzako Estatu Idazkaritzaren 2025eko urtarrilaren 27ko Ebazpenean jasotakoak baino ezingo dira lagundu (BOE 31. zk., 2025eko otsailak 5).
b.2 – Bidaiengatiko gastuak:
– Merkatuak aztertzeko eta bezero, bazkide, banatzaile edo agente potentzialekin harremanetan jartzeko prospekzio-bidaiak.
– Alderantzizko misioak: bezero eta bazkide izan daitezkeenak gonbidatzea.
Bi kasuetan, 3. eranskinean agertzen diren bidaia-poltsei dagokien zenbatekoa hartuko da diruz laguntzeko moduko gastutzat, bidaia-, egonaldi- eta mantenu-gastuak konpentsatzeko.
b.3.– Komunikazio eta marketin arloko gastuak.
– Marketin-plana egitea, merkatu jakin batean edo merkatu multzo batean garatu beharreko ekintza zehatzak identifikatuta. Diruz lagundu daitezkeen gastuak arlo horretan espezializatutako kanpoko enpresa bat kontratatzeari dagozkionak izango dira.
– Zabalpen- eta sustapen-materiala helmuga-herrialdera egokitzea, jatorrizko hizkuntzan edo ingelesez. Ez da dirulaguntzarik emango materiala EAEko hizkuntza ofizialetan egiteko.
– Katalogoak, eskuorriak eta kartelak egitea, eta webguneak sortu eta abian jartzea, zein nazioarteko merkatuetara doitzeko egokitzapenak egitea. Webgunearen mantentze-lana eta urteko eguneraketa ez dira barne hartzen.
– Publizitatea: materiala sortzea eta publizitate-espazioak kontratatzea helmuga-herrialdean eragina duten sektoreko komunikabideetan, baita produktua eta zerbitzua iragartzeko publizitate digitalaren gastuak ere.
– Produktuen edo zerbitzuen aurkezpenak, sustapenak eta aldi baterako erakusketak helmugako herrialdeko merkataritza-zentroetako kornerretan.
– Harreman publikoak: publizitate-agentzien kontratazio-gastuak, helmuga-herrialdean produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko.
– Merkatuetara birtualki sartzeko modua hobetzeko sustapen-formatu berriak garatzea.
– Artikulu zientifikoak argitaratzearen ondoriozko gastuak.
C) Kanpoko ezarpenak:
c.1.– Eskaeran ezarritako kanpoko instalazio komertzialekin eta produktiboekin lotutako gastuak. Zehazkiago, honako gastu hauek sartzen dira kategoria honetan: eraketa-gastuak; ezarpenaren bideragarritasun-azterlana egiteko aholkularitza, negozio-planak, due diligence eta lotutako auditoretzak.
c.2.– Lehenengo urtean, eratze-datatik zenbatzen hasita, kanpo-eragiketei lotutako helmugako langileak hautatzeko prozesuei dagozkien gastuak, bai eta establezimendu horrekin lotutako alokairu- eta hornidura-gastuak ere.
D) Intereseko merkatuetara sartzeko edo posizionamendua hobetzeko aholkularitza operatiboko gastuak.
d.1.– Kanpo-aholkularitzako gastuak, hainbat azterlan eta txosten egiteko, besteak beste: merkatu-azterlanak, aduana eta muga-zergen azterketak, AEBko merkatuan sartzeko edo jarduten jarraitzeko aholkularitza, azoken ikerketa; 2030 Agendaren garapen jasangarriko helburuei jarraiki, enpresak helmugako herrialdean duen eragina aztertzen duten jasangarritasun-txostenak, erosketa publiko berritzailean parte hartzeko azterlanak.
d.2.– Prospekzio-jarduerekin lotutako kanpo-aholkularitzako gastuak – bezeroak, bazkideak, banatzaileak eta merkataritza-agenteak bilatzea; xede-merkatuetan lan-agendak prestatzea, eta abar –, eta merkatu batean sartzeko edo merkatu horretan posizionamendua hobetzeko beharrezkotzat jotzen diren beste batzuk.
E) Barruko orduak, enpresa sortu berriak (Start-upak):
Sortzen ari diren enpresen kasuan (start-ups), nazioartekotze-estrategia edo nazioarteko marketin-planak egiteko kanpoko enpresa espezializatu bat kontratatzen dutenean, diruz lagunduko dira bai kanpo-aholkularitza horren kostua, bai dokumentu horiek egiteko inbertitutako barne-orduen kostua.
2.– Ez da komertzio-eragileen eta -ordezkarien kosturik diruz lagunduko.
3.– Ez da dirulaguntzarik emango prezio publikoen mendeko erakunde publikoek eskainitako azterketa eta zerbitzuentzat.
4.– Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa) ezingo da diruz lagundu eta, oro har, zerga, tasa edo ekarpen bat bera ere ez.
5.– DEALen 30.1 artikuluan aurreikusten den moduan, diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezingo da inolaz ere merkatuaren balioa baino altuagoa izan.
6.– DEALen 31.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, onuradun batek azpikontratatzen edo kontratatzen duela ulertuko da hirugarren batekin adosten duenean dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo zati batean gauzatzea. Kontzeptu horretatik kanpo da onuradunak diruz lagundutako jarduera bere kabuz gauzatzeko egin beharreko gastuen kontratazioa. Hori horrela, hirugarrenen azpikontratazioa edo kontratazioa diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 100era iritsi ahal izango da eta, diruz lagundutako jardueren hirugarren azpikontrataziorako edo kontrataziorako, aipatutako artikuluetan jasotako gainerako aurreikuspenak aplikatu beharko dira.
Edonola ere, azpikontratatutako erakundeak ezin izango du izan zuzeneko edo zeharkako parte-hartzerik laguntzaren erakunde eskatzailearekin % 25ean edo gehiagoan, ez eta haren gobernu-organoetan erabakitzeko gaitasunik ere.
7.– DEALen 30.3 artikuluan aurreikusitakoa betez, diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak gainditu egiten baditu sektore publikoko kontratazioaren arloan indarrean dagoen araudiak kontratu txikirako ezarritako kopuruak, eta betiere hirugarrenen kontratazioren bat baldin badago, onuradunak gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu lana egiteko, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta, bere ezaugarriak bereziak izateagatik, merkatuan ez badago lana egiteko, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko behar beste erakunde, edo gastua dirulaguntza eman baino lehen egin bada.
Dirulaguntzaren justifikazioan edo eskaeran aurkeztutako eskaintzen artean aukeratzeko, efizientziaren eta ekonomiaren irizpideak hartuko dira kontuan, eta abantailarik handienak dituen proposamen ekonomikoa aukeratzen ez bada, berariaz justifikatu beharko da memoria batean.
8.– Nolanahi ere, oinarri hauen testuinguruan diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira DEALeko 30. artikuluarekin bat datozenak.
6. artikulua.– Laguntza-eskaerak.
Eskatzaileek eskaera bakarra aurkeztu ahal izango dute Zabaldu programaren deialdi honetan. Eta, gehienez ere, kanpoko 4 merkaturi egokituko da eta 2. eranskinean identifikatutako ekintzen arteko bi motatako 2 bildu beharko ditu gutxienez.
Eskabideetan, dirulaguntzaren xede diren jardueren eta gastuen zerrenda banakatu beharko da.
Horrez gain, beste geografia batzuetan egiten diren azoka, foro espezializatu eta kongresuetan parte hartzearekin edo bisitatzearekin lotutako gastuak aurkeztu ahal izango dira, eta betiere egiaztatzen bada horien nazioarteko irismenak enpresa eskatzaileak lehen aipatutako 4 merkatuetan duen posizionamendu-estrategiarako balio duela.
7. artikulua.– Balorazio-irizpideak.
Onuradun izateko baldintzak bete dituztela egiaztatu duten enpresen eskaerak balorazio-irizpide hauen arabera baloratuko dira:
– 1. irizpidea: nazioartekotze-estrategia: nazioartekotze-estrategiaren kalitatea kontuan hartuko da, horren barruan sartzen baitira dirulaguntzaren eskaria egin duten ekimenak. Bestela, nazioartekotzeko estrategiarik ez badago, aurkeztutako proposamenaren kalitatea hartuko da kontuan. Irizpide hori baloratzeko, azterketa bateratua egingo da hurrengo apartatuetan emandako puntuazio partzialetatik abiatuta: Gaitasuna, Merkatuak, Sartzeko moduak, Produktua/Zerbitzua, sustapen-politika, Proiektuaren Kalitatea eta Egingarritasuna, Enpresaren gaineko Inpaktua, Ingurunearen gaineko inpaktua eta Koherentzia estrategikoa (enpresak nazioartekotze-proiektua egiteko duen gaitasuna kontuan hartuko da, eta horretarako, azken bi ekitaldietako bilakaerari, fakturazioaren igoerari eta ibilbide esportatzaileari erreparatuko zaio). Ikus 4. eranskina.
– 2. irizpidea: ingurunearen gaineko eragina: EAEko lehiakortasun orokorraren gaineko eragina hartuko da kontuan eta, bereziki, enplegua sortzearen gaineko eragin positiboa.
– 3. irizpidea: konpromiso soziala eta jasangarritasuna: Garapen Jasangarrirako Helburuekin dagoen konpromisoaren erakusle gisa, kontuan hartuko da enpresa eskatzaileak 5. eranskinean zerrendatutako jasangarritasuneko ziurtagiriak eta planak, genero-berdintasunekoak, euskararen sustapenekoak eta erantzukizun sozial korporatibokoak izatea, baita 2030 Agendaren helburuekin agertutako konpromisoa ere.
Oinarri hauen 1. eranskinean, jasota daude puntuak esleitzeko taulak, deskribatutako irizpideen haztapenaren arabera.
8. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa eta mugak.
1.– Zabaldu programaren esparruan eman beharreko dirulaguntza enpresa eskatzaile bakoitzak onartutako aurrekontuaren arabera zehaztuko da. Horrela, onartutako aurrekontua enpresak aurkeztutako dirulaguntzen gastu guztien batura da, tipologia bakoitzerako 2. eranskinean gastu-muga onargarriak aplikatu ondoren.
2.– 2. eranskinean jasota dagoen gastu/ekintza tipologia bakoitzeko diruz lagun daitekeen gehieneko gastuak tipologia horren barruan sartzen diren jarduketa guztiei egotz dakiekeen gastua hartzen du. Salbuespen gisa, enpresa eskatzaileak erakusketari gisa parte hartzen duen nazioarteko azoken kasuan, 40.000 euroko muga dago azoka bakoitzeko. Era berean, azoka, foro espezializatu eta nazioarteko kongresuetako online bisiten edo parte-hartzeen kasuan, muga 5.000 eurokoa izango da bisita edo parte-hartze bakoitzeko.
3.– Eskabideak prospekzio-bidaiak egitea barne hartzen duenean, diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko den bidaia-poltsen gehieneko kopurua enpresa bakoitzeko 4koa izango da –6 enpresa sortu berriak direnean (startupak)–, eta bidaia-poltsa bakoitzeko diruz lagundu daitekeen zenbatekoa 3. eranskinean zehazten da.
Aipatutako bidaia-poltsen mugan, atzerriko azoketan erakusketari gisa parte hartzeagatik edo azoka, foro espezializatu eta nazioarteko kongresuetara bisitari gisa joateagatik, enpresa bati legozkiokeen bidaia-poltsak ez dira zenbatzen, oinarri hauetako 5. artikuluko b.1) apartatuan ezarritakoaren arabera.
4.– Laguntza-eskaerak alderantzizko misioak aurreikusten dituenean, diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko den bidaia-poltsen gehieneko kopurua enpresa bakoitzeko 4koa izango da –6 enpresa sortu berriak direnean (startupak)–, eta bidaia-poltsa bakoitzeko diruz lagundu daitekeen zenbatekoa 3. eranskinean zehazten da.
5.– Aurkeztutako eskabideak baloratu eta kasu bakoitzean onartutako aurrekontua kalkulatu ondoren, eman beharreko laguntzen zenbatekoa honela zehaztuko da:
– 50 eta 59 puntu bitarteko balorazioa (biak barne) jasotzen duten eskariei onartutako aurrekontuaren gaineko % 35eko laguntza esleituko zaie.
– 60 eta 79 puntu bitarteko balorazioa (biak barne) jasotzen duten eskariei onartutako aurrekontuaren gaineko % 45eko laguntza esleituko zaie.
– 80 puntu edo gehiagoko balorazioa jasotzen duten eskariei onartutako aurrekontuaren gaineko % 60ko laguntza esleituko zaie.
– 50 puntura iristen ez diren eskariek ez dute Zabaldu programaren laguntza publikorik lortuko eta SPRIren Nazioartekotze Zuzendaritzaren ebazpen bidez gaitzetsiko dira.
6.– Enpresa bakoitzak urtean gehienez ere 75.000 euroko dirulaguntza jasoko du.
Nolanahi ere, 3.3 artikuluan xedatutakoa bete beharko da, baldin eta zuzkidura osoa ez bada nahikoa eskabide guztiei apartatu honetan ezarritako ehunekoetan erantzuteko.
9. artikulua.– Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
1.– Oinarri hauen arabera lortutako dirulaguntzak bateragarriak izango dira administrazio publikoek edo entitate pribatuek helburu berdinetarako erakunde onuradunei emandako beste laguntzekin, betiere, zenbatekoak ez badu diruz lagun daitezkeen gastuen % 75 gainditzen. Muga hori gaindituz gero, ebazpen horren arabera esleitutako dirulaguntzak soberakinari dagokion kopuruaren arabera murriztuko dira.
2.– Aurrekoa baztertu gabe, de minimis dirulaguntzak pilatzeko erregimena aplikatuko da, dirulaguntza horiei buruzko abenduaren 13ko Batzordean 2023/2831 Araudiaren (EB) edo Europar Batasuneko beste jarraibide edo xedapen batzuen arabera.
10. artikulua.– Eskaerak aurkeztea.
1.– Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da laguntza-eskaerak aurkezteko epea, eta 2025eko azaroaren 10ean bukatuko da. Hala ere, publikoarentzako arreta 2025eko azaroaren 10eko 15:00etan amaituko da.
2.– Eskaerak SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Nazioartekotze Zuzendaritzari zuzendu beharko zaizkio eta deialdi honetatik etorritako ondorengo izapide guztiak baliabide elektronikoen bidez egin beharko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Komunari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluak ezarritakoaren arabera. Helbide honen bidez egin behar dira izapideak: www.spri.eus/zabaldu
3.– Betetako eskabidearekin batera, pertsona edo enpresa eskatzailearen sinadura aitortuaz gain, hurrengo artikuluan aipatzen den dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.
4.– Eskaera, aurkeztu beharreko dokumentazioarekin batera, hautatutako hizkuntza ofizialean aurkez daiteke. Halaber, laguntza-eskaeratik eratorritako jardueretan, eta prozedura osoan, enpresa eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko 10/1982 Legean, azaroaren 24koan, ezarritakoaren arabera.
5.– Dirulaguntza eskatzen bada, eskatzaileak baimena emango dio organo emaileari zuzenean egiazta dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela. Hala ere, eskatzaileak berariaz uko egin diezaioke baimenari, eta, kasu horretan, aipatutako betebeharrak betetzen dituela egiaztatzeko ziurtagiria entregatu beharko du, eskatzen zaion aldiro.
11. artikulua.– Eskaeren edukia eta erantsitako dokumentazioa.
1.– Enpresa eskatzaileek dokumentu hauek entregatu beharko dituzte:
a) Behar bezala betetako eta ahalmen nahikoa duen erakunde eskatzaileko legezko ordezkariak sinatutako eskari telematikoa. Eskaera horren barruan erakundeari buruzko datuak eta proiektuari buruzkoak gehitu beharko dira, balorazio egokia egiteko oinarria izango baitira.
b) Eskriturak eta enpresaren ordezkaritza-ahalmena.
c) Emandako kontu korrontearen bankuko titulartasun-ziurtagiria, dagozkion ordainketak egin ahal izateko.
d) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituztela, eta JEZen alta emanda daudela egiaztatzen duten ziurtagiriak, baldin eta SPRI-k ofizioz egiaztatzeari uko egiten badiote.
e) Alderdi hauei buruzko informazioa:
– Aurreko hiru urtetan jasotako de minimis laguntzen zerrenda, bertan adierazi beharko da laguntza hori noiz eman zen, zer erakundek eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.
– Proiektu hori bera gauzatzeko beste erakunde publiko zein pribatu batzuei eskatutako edo haiek emandako dirulaguntzak, bertan adieraziz laguntza hori noiz eskatu zen, eta, hala badagokio, zein erakundek eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.
– Enpresaren tamaina zehazteko datuak, hau da, enpleguaren urteko datuak, negozioaren bolumena eta negozioaren balantze orokorra, baita enpresari lotutako edo bazkidetutako gainerako enpresena eta talde osoarena ere. Horren barruan, talde osoaren antolakuntza-eskema gehitu beharko da, parte-hartzeekin eta enplegu-datuekin, ustiapen- eta balantze-kopuruekin, eta hori guztia dirulaguntzak eskatu aurreko bi ekitaldiei dagokienez.
– Halaber, startupen kasuan, 4.2 artikuluan aipatutako baldintzak betetzen dituztela justifikatzeko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte.
f) Oinarri Arautzaile hauen eranskinean ageri den normalizatutako ereduaren edukiaren arabera egindako erantzukizunpeko adierazpena.
g) 5.1 C) artikuluan jasotako gastuei lotutako dirulaguntzak eskatuz gero, eraketaren ziurtagiriak entregatu beharko dira.
h) Enpresei emandako 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan soilik, Merkataritza-eragiketen berankortasunaren aurka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legeak aurreikusten dituen ordainketa-epeak bete direla ziurtatuko da, Erantzukizunpeko Adierazpenaren bidez edo Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean (ROAC) izena emandako auditorearen ziurtagiriaren bidez.
2.– Halaber, enpresaren nazioartekotze-proiektuaren balorazio zuzena egin ahal izateko, 2030 agendako konpromisoen inpaktuaren (jatorrian eta helmugan) ziurtagiria entregatu beharko da eta giza eskubideekiko errespetua frogatu beharko da, ingurumeneko jasangarritasuneko ziurtagirien, genero-berdintasunekoen, euskararen sustapenekoen eta erantzukizun sozial korporatiboko ziurtagirien bidez, hala badagokio (5. eranskina).
3.– Nolanahi ere, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak aurkeztutako eskariaren ulermena, ebaluazioa eta tramitazioa behar bezala gauzatzeko beharrezkoa iruditzen zaion dokumentazio eta informazio osagarri oro eska dakioke eskatzaileari, eta arau honetan aurreikusita ez dauden kasuetan, Sektore Publikoko Erregimen Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea izango da aplikagarria. Zehaztutako epean entregatu beharko du dokumentazio hori, eskatzen zaion aldiro.
SPRIk ofizioz egiaztatuko du honako eskakizunak betetzen direla:
– Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizpeneko jarduera-zentro bat dutela.
– Euskadiko Ekonomia Jardueren Gaineko Zergan alta emanda daudela.
– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituztela.
Dena den, eskatzaileak aurka egin dezake. Hala bada, kasu bakoitzean eskumena duen organoaren administrazio-ziurtagiri positiboak eman beharko ditu.
12. artikulua.– Zuzenketak.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak aurkeztutako dokumentazioan akatsen bat, hutsegiteren bat edo zehaztasun-faltaren bat dagoela ikusten badu, enpresa eskatzaileei jakinaraziko die, eta 10 eguneko epea emango die akatsa zuzentzeko, eta ohartaraziko die, hala egin ezean, eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 21. eta 68. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
13. artikulua.– Eskaerak aztertu eta ebaluatzea. Erakunde laguntzailearen eginkizunak.
1.– Dirulaguntzak norgehiagoka-prozedura bidez esleituko direnez, balorazio-batzordea eratuko da eta espedienteak aztertu, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu, oinarri horien 7. artikuluan jasotako irizpideen eta puntuazioen arabera ebaluatu eta dagozkion txosten teknikoak igorriko ditu. Horretarako, behar bezala ulertu eta ebaluatzeko beharrezkoa iruditzen zaion dokumentazio eta informazio osagarri oro eska dezake edozein unetan.
Proiektuen jarraipena egiteko eratutako Balorazio Batzordea 3 pertsonak osatzen dute:
– Presidentea: Imanol Landeta. Basque Trade & Investment-eko (Euskadiko Nazioartekotze Agentzia) programen eta zerbitzuen zuzendaria.
– Ordezkoa: Iván Fernández. Basque Trade & Investment-eko (Euskadiko Nazioartekotze Agentzia) Adimen Lehiakorreko zuzendaria.
– Kideak:
– Jesús Maria Cantón. Basque Trade & Investment-eko (Euskadiko Nazioartekotze Agentzia) Programen teknikaria.
– Ordezkoa: Inés Soto edo, haren ordez, Ander Múgica, Basque Trade & Investment-eko (Euskadiko Nazioartekotze Agentzia) Programen teknikariak.
– Idazkaritza: Itziar Gavińa. SPRIren Nazioartekotze Programen teknikaria.
Espedientea eta balorazio-batzordearen balorazioa ikusita, organo kudeatzaileak SPRIren Nazioartekotze Zuzendaritzari zuzendutako ebazpen-proposamena idatziko du.
2.– Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) izango da Programa honetan SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren erakunde laguntzailea, eta eginkizun hauek izango ditu:
a) Bidalitako dokumentazio teknikoa aztertzea.
b) Egindako gastu hautagarriak behar bezala gauzatzen diren ikuskatzea.
c) Proiektuaren garapenarekin lotuta, egoki iritzitako egiaztapenak egitea, eta eskatzen zaien informazio osagarri guztia aurkeztu beharko dute onuradunek.
d) Egindako ikuskapenen txostenak egitea.
e) SPRIri ematea gerta daitezkeen gorabeheren berri.
14. artikulua.– Dirulaguntzen ebazpena eta argitalpena.
1.– Laguntzen ebazpena SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariak emango du, norgehiagoka-erregimenean, eta eskatzaileari jakinaraziko zaio. Ebazpenaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko da SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Nazioartekotze zuzendariaren aurrean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako epe eta moduan.
2.– Oinarri hauek Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gehienez ere 6 hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da aipatutako ebazpena. Aipatutako epean ebazpenik ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.
3.– Ebazpenean erakunde onuraduna, aurkeztutako eta onartutako gastuen aurrekontua, dirulaguntzen zenbatekoa, eta fase horretan entregatu beharreko justifikazioen eta dokumentuen fasea amaitu arte egin beharreko urratsak jasoko dira. Bertan adierazi beharko da de minimis laguntza dela.
4.– Ebazpena SPRIren webgunean eta EHAAn argitaratuko da, denek izan dezaten emandako laguntzen berri.
15. artikulua.– Laguntzen ordainketa eta justifikazioa.
1.– Dirulaguntzaren ordainketa bi ordainketatan egingo da, honela:
– Dirulaguntzaren % 25 esleitutako dirulaguntza onartu ostean, edo, hala badagokio, oinarri hauen 16. artikuluan finkatutako hamabost eguneko epea igarota.
– Gainerako % 75, lagundutako ekintzak egitean izandako gastuak justifikatu ostean.
Ez da ordainketarik egingo onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin lotutakoak betetzen ez baditu edo itzultze-bidezkotasunaren ebazpenagatik zorduna bada.
2.– Justifikazio-dokumentuak telematikoki aurkeztu beharko dira helbide honetan: www.spri/zabaldu. Enpresa onuraduneko legezko ordezkariak sinatu beharko ditu dokumentuak eta dirulaguntzaren esleipenaren ebazpena jaso eta 2026ko otsailaren 27ra bitarteko epea izango du. Hala ere, publikoarentzako arreta 2026ko otsailaren 27ko 15:00etan amaituko da.
3.– Hauek dira dokumentazio horretan jaso beharrekoak:
– Diruz lagundutako jarduerak egin izanaren justifikazio-memoria.
– Enpresa berrien kasuan, langileen kostu zuzena justifikatzeko, enpresak 10T eta Langileen Zerrenda Izenduna entregatu beharko ditu, baita proiektuan jardun duten langileen lanaren agiriak ere, bertan emandako orduen xehetasunarekin eta langileen kostuari dagokion kalkuluarekin.
– Gastuen sailkapen-zerrenda, ekintza eta zenbateko bakoitzaren arabera.
– Onartutako gastuen fakturak, banakatutako kostuekin, igorpen-datarekin eta hornitzailearen identifikatzailearekin, baita ordainketen ziurtagiriak, horien zenbatekoa eta ordainketa data ere. Gastuak auditoretza bidez ere egiaztatu ahal izango dira.
– Egindako prospekzio-bidaiak eta alderantzizko misioak justifikatzeko, garraio-txartelak eta ostatu-fakturak aurkeztu beharko dira, benetako ordainketa egiaztatuta. Ez da norberaren ibilgailurik edo taxirik erabiliko.
– Lagundutako aholkularitza estrategikoko eta operatiboko azterlanen kasuan, haien kopia osoa aurkeztu beharko da.
– Hainbat hornitzaileren eskaintzak, DEALen 30.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
4.– Ez dira kontuan hartuko azaroaren 17ko 23/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorreko (DLO) 31.3 artikulua, aplikagarria denean, betetzen ez duten gastuak, abenduaren 29ko 3/2004 Legeak (merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka egiteko neurriak ezartzen dituena) aurreikusten dituen ordainketa-epeei dagokienez.
5.– Dirulaguntza DEALen 32. artikuluan aurreikusitakoaren arabera justifikatuko da.
6.– Enpresek aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzean ikusiz gero zuzendu daitezkeen akatsak daudela, jakinarazi egingo da eta enpresak 10 eguneko epea izango du horiek zuzentzeko.
7.– Aurkeztutako likidazioaren inguruko ebazpena SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Nazioartekotze zuzendariak emango du eta haren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko da organo beraren aurrean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako epe eta moduan.
16. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.
1.– Deialdi honen testuinguruan esleituko diren dirulaguntzen erakunde onuradunak Dirulaguntzen Erregimena Arautzen duen 2023ko abenduaren 21eko 20/2023 Legeko 14., 27. eta 42. artikuluetan ezarritako betebeharrei daude lotuta, eta, zehazki honako hauei:
a) Emandako laguntza onartzea. Horrekin lotuta, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jaso den dataren ondoren hamar eguneko epean, erakunde onuradunak ez badio espresuki eta idatziz uko egiten, onartuta geratu dela ulertuko da.
b) Dirulaguntzaren esleipena oinarritzen duen jarduera egitea edo egoera horretan egotea.
c) Dirulaguntza ematen duen erakundearen aurrean eskakizunak eta baldintzak betetzen direla justifikatzea, eta dirulaguntzak jasotzeko edo gozatu ahal izateko beharrezkoa den jarduera egitea. Jarduera hori pertsonei buruzkoa denean, sexuaren arabera bereizitako datuak sartuko dira.
d) SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak beharrezkotzat jotako dokumentazio osagarria eska dezakeela eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak izendatutako langileek, bere edozein instalaziotan, beharrezkotzat eta egokitzat jotako egiaztapen guztiak egin ditzaketela onartzea. Horien guztien helburua izango da emandako laguntzaren xede den proiektua gauzatu dela eta eskatutako baldintzak bete direla egiaztatzea.
e) Faktura osoak gordetzea eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku jartzea bost urtez, faktura egiten den unetik aurrera.
f) Erakundearen izaera juridikoak hala ezarriz gero, liburu kontulariak, diligentzia-erregistroak eta behar bezala ikustatutako gainerako dokumentuak aurkeztea pertsona onuradunari dagokion merkataritzako legediak eta sektoreko legediak ezartzen duen terminoetan, baita dirulaguntzen oinarri arautzaileek eskatzen dituzten kontabilitateko egoerak eta erregistroak ere, egiaztatzeko eta kontrolatzeko jarduketak behar bezala egitea bermatzeko.
g) Jasotako funtsen aplikazioaren dokumentu justifikatzaileak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko jarduketak egin ahal izateko.
h) Garatutako jardueraren edo jarduketaren gaineko diruz lagundutako jasotako funtsak edo kostuaren soberakina itzultzea, DEALen 36. artikuluan jasota dauden kasuetan.
i) Ikuspegi intersekzionala errespetatzen duen hizkuntza eta irudiak erabiltzea eta, batez ere, sexu- eta genero-ikuspegia kontuan hartzea, dirulaguntza jasoko duen jarduerak edo proiektuak eskatzen dituen dokumentu eta material guztietan.
j) Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea, eta, batez ere, euskararen erabilera.
k) Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoari, eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari edo eskumena duten beste kontrol-organismo batzuei (Estatukoak zein Erkidegokoak) laguntzen helburuaren fiskalizazio-funtzioak betetzeko garaian eska dezaketen edozein informazio ematea.
l) SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari berehala jakinaraztea laguntzak edo dirulaguntzak edota beste edozein diru-sarrera edo baliabide eskatu edo jaso dutela xede berbererako edo antzeko xederako, beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuetatik.
m) Laguntza emateko garaian, kontuan hartutako edozein gorabehera aldatu dela jakinaraztea SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari.
n) Zabaldu programak ematen duen laguntza publikoaren xede diren sustapen-euskarri guztietan, Programaren bidez emandako dirulaguntzaren jatorria adierazi beharko da modu egokian.
ń) Halaber, azoketan parte hartzeko laguntza jasoz gero, ezinbestekoa izango da Basque Country marka ikusaraztea (Euskadi Basque Country markaren, Spri Taldearen eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren logoak) standetan eta erabilitako sustapen materialetan.
o) Dirulaguntza jaso dezaketen programa, jarduera, inbertsio edo jardueren finantzaketaren izaera publikoaren publizitate egokia ematea, gardentasunari buruzko legerian ezarritakoaren arabera.
17. artikulua.– Laguntzak aldatzea.
1.– Laguntzaren xede diren jarduketetako bat edo batzuk hasieran aurreikusitako moduan gauzatzea eragozten duten salbuespenezko inguruabarrak daudenean, aurreikusita dago dirulaguntza ematen duen organoak emandako dirulaguntza edo haren baldintzak aldatzea erabakitzea, gertatutako egoerari buruzko balorazioa egin ostean, ofizioz edo interesdunak eskatuta, baldintza hauek betetzen direnean:
a) Aldaketa justifikatzen duten baldintzak onuradunaren borondatearen araberakoak ez izatea.
b) Zenbatekoa ez handitzea.
c) Egindako edo egingo den jarduera edo jokabidea oinarri arautzaileen xedearen barruan egotea.
d) Alde baten instantziari erantzunez gero, onuradunak jakin bezain pronto komunikatzea eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioaren justifikazioaren aurretik, DEALen 14.e) artikuluan jasotako betebeharra betez.
e) Aldaketa arrazoitu duten elementu eta baldintza berriak hasieran eman izan balira, dirulaguntza ukatzeko modukoak ez izatea eta aldaketa ez izatea hasieran onartutako proiektua erabat aldatzeko bezain handiak.
f) Hirugarrengoen eskubideak ez urratzea.
Ez da onartuko aurreikusitako gastuaren gauzatzean izandako aldaketen konpentsazio soila, ezta kanpo-merkatuetan aurreikusitako jardueren exekuzio-egutegia birdoitzeko eskabiderik ere, baldin eta horiek enpresa eskatzailearen borondatearen ondorio baino ez direnean.
2.– Onuradunak emandako dirulaguntza osoa edo partziala jaso badu, eta aldaketarekin zenbatekoa txikitzen bada, DEALen 40. artikuluan aurreikusitakoa jarraituko da.
18. artikulua.– Ez-betetzeak eta itzulketak.
1.– Ikusiko balitz erakunde onuradunek ez dutela bete oinarri hauetan, aplikatzekoak diren gainerako arauetan eta, hala badagokio, laguntzen ebazpenean ezarritako baldintzetakoren bat, emandako laguntza eskuratzeko eskubidea galduko dute eta SPRIri itzuli beharko dizkiote ordura arte kobratu dituzten laguntzen diru kopuruak gehi dirulaguntzen arloko berandutze-interesak, eta behar balitz, legezko jarduketak abiaraziko dira diru kopuru horiek itzul ditzaten.
2.– Edonola ere, artikulu honetan aurrez ikusitako eraginetarako ez-betetzea izango da honako hau:
a) SPRIren baimenik gabe, laguntzaren eskaeran eta dokumentazio osagarrian jasotako jarduerak aldatzea. Halaber, ez betetzea izango da SPRIri ez jakinaraztea proiektuaren exekuzioan gertatutako aldaketak, baldin eta aldatu egiten badituzte laguntza emateko aztertu ziren baldintzak. Posible da aldaketak baimentzea, betiere erakunde onuradunak baimena eskatu badio SPRIri, eta justifikatu baditu aldaketa horiek, ahal dela, proiektuan aplikatu baino lehen, eta betiere, Programa honek lagundutako jardueren eta lortu nahi dituen helburuen izaera aldatzen ez badute.
b) Gastu hautagarriak epe barruan ez justifikatzea edo Programa honetan eta laguntza emateko ebazpenean jasotako eskakizunak ez betetzea.
c) Diruz lagundutako proiektua betetzeko epeak gainditzea, aldatzeko baimena edo luzapena eman ez bada.
d) Laguntza eskuratzea Programa honetan ezarritako baldintza eta eskakizunak edo laguntza emateak berekin zekartzan baldintzak bete gabe.
e) Programan edo laguntza emateko ebazpenean aurreikusitako kontrol-neurriak ez onartzea edo horien garapena oztopatzea.
f) Proiektua beste zerbaitera desbideratzea edo laguntzak emateko ebazpenean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.
g) 20/2023 Legean aurrez ikusitako kausak.
3.– SPRIri dagokio ez-betetzea egiaztatzeko espedientea hasi, izapidetu eta ebaztea.
4.– Ez badira betetzen deialdi honetan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan jasotako betekizunak (DEALeko 51. artikuluaren arabera, enpresa-deslokalizazioaren aitorpena barne) edo, hala badagokio, dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen direnak, dirulaguntza ezeztatu egingo da ez-betetze espedientea ireki ondoren eta SPRIri dirulaguntza edo berandutze-interesak itzuli beharko zaizkio. Itzulketa horiek Zuzenbide Publikoaren diru-sarrerak izango dira, DEALen 40. artikuluan ezarritakoaren arabera. SPRIren Nazioartekotze Zuzendaritzari dagokio dirulaguntza ezeztatzeko –eta, hala badagokio, partzialki edo guztiz itzularazteko– espedienteak abiarazi eta ebaztea.
5.– Ezarritako baldintzak partzialki betetzen badira, eta betiere, onuradunaren jarduketak konpromisoak asebetetzen dituela egiaztatzen bada, dirulaguntza partzialki ordainduko da edo, hala badagokio, partzialki itzuliko da, eta kalkulatzerakoan kontuan hartuko da egindako jardueraren proportzioa, guztizkoaren gainean. Nolanahi ere, onuradunak kobratzeko eskubidea duen kopuru partzialaren zenbatekoa bat etorriko da emandako dirulaguntzaren behar bezala justifikatutako zenbatekoarekin, justifikazioa egiaztatu eta erakunde esleitzaileak onartu ondoren.
Hala, onartutako proiektuen justifikazioan % 30 baino gutxiagoko beheranzko desbideratzea ematen bada dirulaguntza esleitzeko onartutako aurrekontuari dagokionez, dirulaguntza berriro kalkulatuko da, hasierako esleipena kalkulatzeko erabilitako irizpide berdinekin.
Halaber, % 30eko edo gehiagoko beheranzko desbideratze baten ondorioz dirulaguntzarako eskubidea gal daiteke, dirulaguntza jasotzeko helburuak bete direla egiaztatuz gero izan ezik. Bigarren kasu horretan, aurreko apartatuan adierazitako moduan murriztuko da dirulaguntzaren zenbatekoa.
6.– Halaber, gainfinantzazioa badago, ordainketaren ostean beste laguntza batzuk jaso izanagatik, programak helburu duen jardueraren kostua gainditzen duen laguntza zatia itzuli beharko da, 9. artikuluan araututakoari jarraiki. Kasu horretan, itzuli beharreko zenbatekoa zehaztuko da gertaera hori adierazteko eta itzulera erabakitzeko emango den ebazpenean.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Araudi aplikagarria.
Programa honi araudi hau aplikatuko zaio:
1.– Dirulaguntzen Erregimena Arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legea.
2.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta lege hori garatzen duen Erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua) dirulaguntza arloko oinarrizko legeriari dagokion guztian.
3.– Europako Batzordearen EB 2023/2831 Erregelamendua, abenduaren 13koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (DOUE-L-2023-81820).
4.– Enpresa berrien ekosistema sustatzeko abenduaren 21eko 28/2022 Legea (2022ko abenduaren 22ko BOE).
5.– Irailaren 28ko enpresen sorrera eta hazkundeari buruzko 18/2022 Legea.
6.– Administrazio Publikoen Administrazio prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (aurrerantzean, DBLO), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrean (aurrerantzean, DBEO) eta datu pertsonalak babesteko gainerako araudi aplikagarrian ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten da emandako datuak SPRIk tratatuko dituela eta haren Tratamendu Jardueren Erregistroan sartuko direla.
Tratamendu horren helburua, deialdiaren interes publikoan eta parte hartzeko eskabidean oinarritua, eskatutako laguntzaren espedientea kudeatzea da. Datu pertsonalak tratatzeko oinarri juridikoa da SPRIk duen interes publikoa, SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia sortzeko estatutuetan ezarritako helburuak betetzeko.
Informazio hori gaian eskumena duen Administrazio Publikoari eta SPRI Taldeko enpresei laga ahal izango zaie.
Laguntza emateko espedientea izapidetzen den bitartean eta legez eska daitekeen epean gordeko dira datuak, legezko betebeharrak bete ahal izateko.
Interesdun guztiek eskubidea izango dute datuak zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuen eramangarritasunari aurka egiteko edo tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko, bai eta datuak babesteko araudi aplikagarrian aurreikusitako beste edozein eskubide ere, eskubide horiek aplikagarriak direnean, honako helbide elektroniko honetara idatziz bidalita: lopd@spri.eus. Era berean, interesdunak Datuak Babesteko gure ordezkariarekin harremanetan jarri ahal izango dira, idatzizko komunikazioaren bidez, helbide elektroniko honetan: dpd@spri.eus
Halaber, interesdun orok du edozein erreklamazio aurkezteko eskubidea dagokion kontrol-agintaritzan, eta SPRIren kasuan, Datuak Babesteko Euskal Autoritatea izango da:www.avpd.eus
SPRIk Datu Pertsonalen Babeserako esparruan egiten duenaren inguruko informazio gehigarriaren eta xehakatuaren berri izateko, jo https://agenda.spri.eus/lege-oharra/pribatutasun/ web-orrialdeko pribatutasun-politikara.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak oinarri hauei buruz hartzen dituen erabaki guztiak administratiboak dira eta, beraz, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa da jurisdikzio eskuduna.
Bilbao, 2025eko irailaren 19a.
Nazioartekotzeko zuzendaria,
NAGORE BONILLA GABARAIN.
ZABALDU PROGRAMA
0. ERANSKINA
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAREN EREDU NORMALIZATUAREN EDUKIA
[Izen-abizenak] jaunak/andreak, [...] zenbakidun NANa indarrean duenak, [sozietate eskatzailearen izena] ordezkatzen du, [...] IFZ zenbakia duena eta egoitza soziala [helbidea] helbidean duena, eta adierazten du:
HONAKOA ADIERAZTEN DU HAREN ERANTZUKIZUNPEAN.
I.– Programa honen xede den laguntza jasotzeko indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela; zehazki, honakoak:
(i) Euskal Autonomia Erkidegoan, ekoizpenerako instalazio bat duela.
(ii) Eskaera honi dagokion apartatuan, alderdi hauei buruzko informazioa jasota dagoela:
a) Aurreko hiru urtetan jasotako de minimis laguntzak, bertan adierazi beharko da laguntza hori noiz eman zen, zer erakundek eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.
b) Proiektu hori bera gauzatzeko beste erakunde publiko zein pribatu batzuei eskatutako edo haiek emandako dirulaguntzak, bertan adieraziz laguntza hori noiz eskatu zen, eta, hala badagokio, zein organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.
(iii) Eskaera honetan, dagokion apartatuan gehitu duela enpresaren tamaina zehazteko informazioa eta, hala badagokio, startup izaera justifikatzekoa.
(iv) Enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa hartzen duela, DEALen 49. artikuluan adierazitako baldintzetan.
(v) Gainfinantzaketarik ez egiteko konpromisoa hartzen duela, DEALen 9.4.h) artikuluan adierazitako baldintzetan.
(vi) Ez direla sektore publikoren batekoak diren edo sektore publikoaren parte diren erakundeak, aplikagarriak diren sailkapen instituzionalaren araudien arabera.
(vii) Ez dagoela DEALen 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean; hau da:
a) Epai irmo baten bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearen zigorra jaso izana; edo prebarikazioarekin, funtzionario-eroskeriarekin, ondasun publikoak bidegabe erabiltzearekin, influentzia-trafikoarekin, iruzurrekin eta legearen aurkako ordainarazpenekin lotutako delituengatik edo delitu urbanistikoengatik zigorra jaso izana.
b) Borondatezko konkurtso-aitorpena eskatu izana, prozeduraren batean kaudimengabetzat aitortu izana, konkurtsoan aitortuta egotea (hitzarmen bat eragingarri bihurtu denean izan ezik), esku-hartze judizial baten mende egotea edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legeak xedatutakoaren arabera ezgaituta egotea, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako ezgaitze-aldia amaitu gabe egonda.
c) Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin izana.
d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona fisiko batzuen legezko ordezkariak direnak honako lege hauek jasotako kasuren batean sartuta egotea bateraezintasuneko erregimenari dagokionez: Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea, eta Kargudun Publikoen Interes Gatazkak eta Jokabide Kodea Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea, edo Hauteskunde Erregimen Orokorreko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan xedatutako hautetsia izatea, gai horiek arautzen dituen araudi autonomikoan edo lege horretan ezarritako baldintzen arabera.
e) Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez izatea, araudiak zehazten duen moduan.
f) Zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean izatea.
g) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrarekin lotutako ordainketak egunean ez izatea, araudiak zehazten dituen baldintzetan.
h) Epai irmo baten bidez, zigor gisa, dirulaguntzak jasotzeko aukera galdu izana, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehatzago esanda, dirulaguntzen onuradun edo erakunde kolaboratzaile izaera ezin izango dute eduki sexu-arrazoiarekin lotutako jarduera baztertzailea egin badute edo sexu-arrazoiengatiko bazterkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko araudia ez betetzeagatik zigor administratiboa edo penala jaso badute, zigor horretan ezarritako aldian zehar. Honako enpresa hauek ere ezingo dute jaso laguntzarik edo dirulaguntzarik: Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat izan behar dutenek baina ez dutenek; eta 50 langile baino gehiago izanik, sexu-jazarpena edo sexu-arrazoiengatiko jazarpena prebenitzeko eta hari aurre egiteko neurriak ezarri izana ziurtatzen ez duten enpresek, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko Estatuko legediak ezarritako baldintzetan.
i) Pertsona fisikoa edo juridikoa, pribatua edo publikoa, Ekonomia zirkularrerako kutsatutako lurzoruei eta hondakinei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste larri edo oso larriengatik administrazio-bidean ebazpen irmo bidez zehatua egotea, dagozkion neurri zuzentzaileak abian jarri eta isuna ordaindu arte.
j) Desgaitasuna duten pertsonen mesedetan, lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota ez betetzea, hori bete ahal izateko neurri alternatiboak abian jarri direla frogatu gabe.
(viii) Ez dagoela laguntzak errekuperatzeko agindu baten mende, Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa dela edo barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki ondoren.
(ix) Ez duela LGTBIfobiarik egin, bultzatu edo sustatzen, bihurketa-terapiak sustatu edo egitea barne, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eragingarrirako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen arabera.
(x) Armarik ez produzitzea, merkaturatzea edo finantzatzea, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak ezarritakoarekin bat etorriz.
II.– Aurreko I. apartatuan egindako adierazpena betetzen dela ziurtatzen duen dokumentazioa duela eta Administrazioaren esku jarriko duela hark eskatutakoan; eta aurrez aipatutako betebeharrak betetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen duela, haren eskubidearen aitortzari edo egikaritzeari dagokion denbora-tartean zehar.
III.– Badakiela Adierazpen honi laguntzen dion edo haren barruan agertzen den datu, adierazpen edo dokumenturen bat guztiz zuena ez bada, faltsua bada edo hutsak baditu, edo hura Administrazio eskudunaren aurrean aurkezten ez badu, ezingo duela eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatu, gertakari horien berri izaten den unetik bertatik; gainera, dagozkion erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak ezarriko zaizkio, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluko 4. apartatuan ezarritakoaren arabera.
[....] Goian jasotako adierazpenen edukiaren onarpena.
1. ERANSKINA
AURKEZTUTAKO PROIEKTUA BALORATZEKO IRIZPIDEAK ETA HAZTAPEN FAKTOREAK
(Ikus .PDF)
2. ERANSKINA
DIRUZ LAGUN DAITEKEEN GEHIENEKO GASTUA, GASTU/EKINTZA TIPOLOGIAREN ARABERA
(Ikus .PDF)
3. ERANSKINA
BIDAIA POLTSAK
(Ikus .PDF)
4. ERANSKINA
NAZIOARTEKOTZEKO ESTRATEGIA
4.1.– Gaitasuna. 6 puntu gehienez ere (Hutsala=0, Eskasa= 1,5, Onargarria=3, Ona= 4,5 Bikaina=6).
– Gizataldearen gaitasunak.
o Nazioartekotzerako eskuragarri dagoen gizataldearen gaitasunak.
– Gaitasun finantzarioa.
o Enpresak atzerrira ateratzeko duen gaitasun finantzarioa.
– Ekoizpen/logistika gaitasuna.
o Merkatu berriaren eskariei behar bezala erantzuteko ekoizpen-gaitasunaren eta banaketa-logistikaren azterketa. Zerbitzu-enpresen kasuan, enpresak bere taldeko pertsonekin nazioarteko proiektuak edo zerbitzuak gauzatzeko duen gaitasuna.
– Beste gaitasun batzuk.
o Aztertutako beste barne-gaitasun batzuk (markaren prestigioa, taldeak aldaketaren aurrean duen jarrera, xede-merkatuko kapital erlazionala, aurretiko erreferentziak).
– Ingurune globala.
o Sektorearen ingurune globaleko azterketa.
– Proiektuaren herrialdea.
o Sektorearen azterketa proiektuaren herrialdean.
– Enpresaren egoera nazioarteko merkatuen aurrean (AMIA).
o Ahultasunak.
o Mehatxuak.
o Indarguneak.
o Aukerak.
4.2.– Merkatuak 4 puntu gehienez ere (Hutsala=0, Eskasa= 1, Onargarria=2, Ona= 3 Bikaina=4).
– Kontuan hartu diren beste merkatu batzuk.
o Zer herrialde hartu dituzu kontuan xede-herrialdea aukeratu aurretik? Zer faktore izan dira erabakigarriak aukeratutako herrialdea lehenesteko?
– Arriskuak.
o Aukeratutako herrialdearen balizko arriskuak (politikoak, ekonomikoak, sozialak) identifikatu dituzu? Hala bada adierazi zein diren.
– Sektoreak / hobiak.
o Aukeratutako herrialdean jorratuko diren merkatu-sektoreak edo -hobiak.
– Xede-bezeroa.
o Definitu hautatutako herrialdean zein izango den xede-bezeroa eta, hala badagokio, adierazi bezero nazionalarekin dauden aldeak. Aukeratutako herrialdean balizko bezero gutxi edo asko dituzu? Eta aurretiazko harremana?
– Lehia helmuga-herrialdean.
o Herrialde horretako lehiakideei buruzko informaziorik baduzu? Asko ala gutxi dira? Enpresa edo produktu lehiakide berriak sartzeko mehatxua dago?
– Hornitzaileak.
o Egungo eta etorkizuneko balizko hornitzaileei buruzko informaziorik baduzu?
4.3.– Sartzeko moduak. 6 puntu gehienez ere (Hutsala=0, Eskasa= 1,5, Onargarria=3, Ona= 4,5 Bikaina=6).
– Helmuga-herrialdera sartzeko, zer modu desberdin aztertu dituzu?
– Zein aukeratu duzu?
– Zer faktorek zehaztu dute aukeraketa hori?
4.4.– Produktu/zerbitzua. 8 puntu gehienez ere (Hutsala=0, Eskasa= 2, Onargarria=4, Ona= 6 Bikaina=8).
– Produktuak/Zerbitzuak.
o Enpresan eskuragarri dagoen gamatik zer produktu/zerbitzu aukeratu dituzu aukeratutako herrialdera sartzeko?
– Eskariaren azterketa/ Merkatuko kuota.
o Aukeratutako herrialdean produktuen/zerbitzuen eskaria nahikoa da lehiaren eskaintza kontuan izanda? Zein da lortu nahi den balizko merkatuko kuota?
– Produktuak/zerbitzuak erosteko arrazoiak.
o Herrialdeko bazkideek zergatik aukeratuko dituzte zure produktuak/zerbitzuak? Eskainitako irtenbidearen prezioagatik, kalitateagatik, saldu osteko zerbitzuagatik, esperientziagatik, egokitasunagatik? Beste zer arrazoirengatik?
– Produktuek/zerbitzuek behar duten egokitzapena.
o Beharrezkoa da aukeratutako produktuak/zerbitzuak herrialdearen ezaugarrietara egokitzea? Hala bada, azaldu nola egingo den egokitzapen hori.
– Muga-zergak/muga legalak.
o Adierazi herrialdera sartzeko muga-zergak eta muga legalak. Oztopo horiek gainditu dira? Hala ez bada, oztopo horiek gainditzeko zer fasetan daude?
– Oztopo teknikoak.
o Adierazi herrialdera sartzeko oztopo teknikoak (homologazioak, beharrezko ziurtagiriak edo bestelakoak). Horiek eskuratzeko gutxi gorabeherako data.
– Prezioen politika.
o Merkatu berrirako prezioen beste politika bat ezarri duzu? Esportazio-prezioa kalkulatu duzu? Herrialdearekin eta produktuarekin lotutako zer faktorek izan dute eragina prezio horretan?
4.5.– Sustapen-politika 8 puntu gehienez ere (Hutsala=0, Eskasa= 2, Onargarria=4, Ona= 6 Bikaina=8).
– Ekintza komertzialak.
o Zer jarduketa komertzial egingo dituzu?
– Sustapenerako bitartekoak.
o Herrialde berrian zer sustapen-bitarteko dituzu zure enpresa eta produktua/zerbitzua ezagutarazteko?
– Baliabideak helmugako herrialdera egokitzea.
o Sustapen-baliabideak nola egokitu dituzu aukeratutako herrialdera? Egokitutako zer dokumentazio komertzial egin duzu?
– Diruz lagundutako baliabideak.
o Erakunde publikoek antolatutako sustapen-baliabideetan parte hartzeko edo jasotzeko aukera duzu? Besteak beste, misioak, sustapen-bidaiak edota enpresen arteko topaketak. Hala bada adierazi zein diren.
4.6.– Proiektuaren kalitatea eta egingarritasuna 4 puntu gehienez ere (Hutsala=0, Eskasa= 1, Onargarria=2, Ona= 3 Bikaina=4).
– Xedeak.
o Proiektuaren helburuak.
– Plangintza.
o Proiektuaren plangintza: faseak, ekintzak eta epeak ezartzea.
– Proiektuko lantaldea.
Aginte-koadroa.
4.7.– Enpresan izango duen inpaktua 4 puntu gehienez ere (Hutsala=0, Eskasa= 1, Onargarria=2, Ona= 3 Bikaina=4).
– Fakturazioaren/Esportazioaren aurreikuspena.
o Enpresaren fakturazio orokorra.
o Proiektuari dagokion fakturazioa.
o Esportazioa.
o Proiektuari dagokion esportazioa.
– Plantillaren aurreikuspena.
o Enpresaren enplegu osoa.
o Proiektuaren ondorioz sortutako enplegua.
o Proiektuaren ondorioz mantendutako enplegua.
– Aurreikuspen kualitatiboa.
o Eragina enpresaren posizio lehiakorrean.
o Sortutako enplegu-mota: (kalitatea, berdintasuna, etab.).
4.8.– Ingurunearen gaineko inpaktua. 4 puntu gehienez ere (Hutsala=0, Eskasa= 1, Onargarria=2, Ona= 3 Bikaina=4).
– Trakzio-efektua / Lehiakortasunaren inpaktua.
o Trakzio-efektua / Lurraldearen lehiakortasunaren gaineko inpaktua.
o Trakzio-efektua / Helmuga-herrialdeko lehiakortasunaren gaineko inpaktua.
4.9.– Koherentzia estrategikoa. 11 puntu gehienez ere (Hutsala=0, Eskasa= 2,5, Onargarria=5,5, Ona= 8 Bikaina=11).
– Kontuan hartuko da enpresak nazioartekotze-proiektuari ekiteko duen gaitasuna, azken bi ekitaldietan izandako bilakaeraren, fakturazioaren hazkundearen eta esportazio-ibilbidearen arabera.
5. ERANSKINA
KONPROMISO SOZIALEKO ETA JASANGARRITASUNEKO ZIURTAGIRIAK
– Ingurumena (1).
o EMAS III ziurtagiria (lortze-data, azken eguneraketa).
o ISO 14001 ziurtagiria (lortze-data, azken eguneraketa).
o Ekoscan ziurtagiria (lortze-data, azken eguneraketa).
o ISO 14006 ziurtagiria (lortze-data, azken eguneraketa).
o ISO 14064 ziurtagiria (lortze-data, azken eguneraketa).
o UNE 22470 ziurtagiria (lortze-data, azken eguneraketa).
o UNE 22480 ziurtagiria (lortze-data, azken eguneraketa).
o Erronka Garbia ziurtagiria.
– Berdintasuna eta Adiskidetzea (2).
o Berdintasun Plana Emakunderen metodologiaren arabera (data, iraupena).
o Adiskidetze-plana (data, iraupena).
o EFR ziurtagiria (lortze-data, azken eguneraketa).
– Euskara (3).
o Bikain ziurtagiria (lortze-data, azken eguneraketa).
o Bai Euskarari ziurtagiria (lortze-data, azken eguneraketa).
o Euskara Plana (data, iraupena).
– Erantzukizun Sozial Korporatiboa eta Jasangarritasuna (4).
o Global Compact-eko kide izatea, 2030 Agendako 17. GJHrekin bat egiteko.
o Eusko Jaurlaritzako GJH plataformako kide izatea.
o ISO 26000 auditoretza (badauka, lortze-data, azken eguneraketa).
o IQNet SR10 ziurtagiria (badauka, lortze-data, azken eguneraketa).
o SGE 21 ziurtagiria (badauka, lortze-data, azken eguneraketa).
o UNE 165010:2009 EX ziurtagiria (badauka, lortze-data, azken eguneraketa).
o Xertatu (ekintza-planaren data, azken ebaluazioaren data).
o SA 8000.
o Azken 3 urteetakoren batean, BEINT programaren baitan, gazteei nazioartekotze arloko prestakuntza ematen lagundu izana.
o Beste ziurtagiri baliokide batzuk.
RSS