
191. zk., 2025eko urriaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4224
AGINDUA, 2025eko irailaren 24koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Miranda izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.
2025eko uztailaren 24an eskabide bat sartu da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailean, Fundación Miranda izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.
Eskabidearekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu da.
2025eko maiatzaren 29an, fundazioaren patronatuak erabaki zuen Fundazioaren estatutuetako hitzaurrea eta 1. artikulutik 14.era bitartekoak aldatzea, 14. artikulu berria sartzea, 16. artikulutik 20.era bitartekoak bateratzea, 21. eta 22. artikuluak sartzea 31. artikuluaren ordez eta azken xedapenetako lehenengoa aldatzea. Ondoren, 2025eko uztailaren 10ean, patronatuak estatutu-testu berria onartu zuen, Babeslaritzak egindako oharrak gehitu ondoren.
Erabaki hauek eskritura publikoan jaso egin dira Barakaldon, 2025eko uztailaren 24an, Maria Aranzazu Conejo Agraz notario andrearen aurrean (protokolo-zenbakia: 2.038).
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.
Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.
Fundazioaren estatutuen testu bategina, akordio sozialak protokolizatzeko 2025eko uztailaren 24an emandako eskriturarekin batera aurkeztutakoa (2.038 protokolo-zenbakia), Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da inskribatzeko ondorioetarako.
Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Hori guztia kontuan hartuta,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Miranda izeneko fundazioaren estatutuetako aldaketa hauek: hitzaurrea eta 1. artikulutik 14.era bitartekoak aldatzea, 14. artikulu berria sartzea, 16. artikulutik 20.era bitartekoak bateratzea, 21. eta 22. artikuluak sartzea 31. artikuluaren ordez eta azken xedapenetako lehenengoa aldatzea.
Aldaketa hori fundazioaren patronatuak erabaki zuen 2025eko maiatzaren 29an eta 2025eko uztailaren 10ean, agindu honen data duela, eta 2025eko uztailaren 24an Maria Aranzazu Conejo Agraz notario andrearen aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 2.038).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 24a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS