Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2025eko urriaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak,egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4221

AGINDUA, 2025eko irailaren 23koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailean behin-behineko langile bat izendatzea xedatzen duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluak, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluek eta aplikatzekoak diren gainerako arauek emandako ahalmenez baliatuta, Enplegu Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako bozeramailetzaren aholkulari izendatzea Javier Vizcaíno Nieto jauna, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailean (kodea: 5327; dotazioa:1; maila: sailburuordea).

Bigarrena.– Interesdunak aholkularitza-lanak egingo ditu Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko titularrarentzat.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, baldin eta horretarako legez eskatzen diren eskakizunak betetzen baditu, Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta 5.1 artikuluetan bildutako aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.

Laugarrena.– Izendapen honek 2025eko irailaren 24tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez behin-behineko langile gisa ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da langilea konfiantza- edo aholkularitza-funtzioa betez beretzat lanean daukan agintariak kargua uzten duenean. Dena den, edozein unetan ezeztatu daiteke zerbitzu-harremana.

Bosgarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 23a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala