Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2025eko urriaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4220

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira, Bilboko Administraziorekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 141/2025 prozedura arruntean interesa dutenak.

UPV/EHUko idazkari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

141/2025 prozedura arrunta, honako hauen aurka eskatua:

35/2025 erabakia, zeinaren bidez ebazten da jarritako gora jotzeko errekurtsoa, 2019,2020, 2021 eta 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari dagokion eskala laguntzaile administratiboaren berarizako deialdian (egonkortzeko salbuespenezko prozesua), errektorearen 2022ko urriaren 20ko ebazpenaren bidez deitutakoa.

UPV/EHUko errektorearen ebazpena, aurkeztutako aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezesten duena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko karrerako funtzionario edo lan-kontratuko langile finko izendatzeko agintzen da 2019., 2020., 2021. eta 2022. urteetako enplegu publikoaren eskaintzatik eratorritako hautaketa-prozesuetan esleinpendunak. Administrari laguntzaileen eskalako berariazko deialdia (egonkortzeko salbuespenezko prozesua).

Horregatik, Administraziorekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Leioa, 2025eko irailaren 22a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

LEIRE GARMENDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala