
190. zk., 2025eko urriaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4217
EBAZPENA, 2025eko irailaren 26koa, Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita EAEko Erlijioen arteko Kontseiluaren osaera eta funtzionamendua arautzen dituen Dekretuaren proiektua.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak EAEko Erlijioen arteko Kontseiluaren osaera eta funtzionamendua arautzen dituen Dekretuaren proiektua prestatu du, eta ekainaren 30eko 6/2022 Legeak (Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarenak) ezarritakoaren arabera izapidetu behar da.
Lege horretako xedapenak betez, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak dekretu-proiektu hori egiteko prozedurari hasiera emateko agindua eman zuen 2025eko uztailaren 22an.
Aipatutako 6/2022 Legeak 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldia emateko eta jendaurrean jartzeko izapideak herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten zaien guztietan egin behar dira, baldin eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.
Horretarako, EAEko Erlijioen arteko Kontseiluaren osaera eta funtzionamendua arautzen dituen Dekretuaren proiektua jendaurrean jarriko da, 20 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Azaldutako guztiagatik, eta aipatu dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko uztailaren 22ko Aginduan ezarritakoaren arabera, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuaren 9.e) artikuluari lotuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea EAEko Erlijioen arteko Kontseiluaren osaera eta funtzionamendua arautzen dituen Dekretuaren proiektua, hogei (20) egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Aurreko atalean adierazitakoaren ondoreetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1 – Lakua eraikina, O-III gunea, hirugarren solairua) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).
Hirugarrena.– Alegazioak aurkez daitezke, elektronikoki, https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ helbidean edo, zuzenean bertaratuz Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren Zuzendaritzara (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua eraikina, O-III gunea, hirugarren solairua); bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan, Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren zuzendariari zuzenduta.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 26a.
Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren zuzendaria,
JOSÉ MARÍA EZKERRA FERNÁNDEZ.
RSS