Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2025eko urriaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
4209

HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2025eko irailaren 5ekoa, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita 2025eko ekainaren 11ko Ebazpena, 2025. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza-eskariak aztertu eta baloratzeko ardura duen Hautaketa Batzordeko kide berriak izendatu eta idazkaria ordezkatzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiaren 2025eko irailaren 5eko Ebazpenean, zeinaren bidez aldatu egiten baita 2025eko ekainaren 11ko Ebazpena, 2025. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza-eskariak aztertu eta baloratzeko ardura duen Hautaketa Batzordeko kide berriak izendatu eta idazkaria ordezkatzeko. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2025eko irailaren 18an (177. zk). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Laburpen orrialdearen 2025/177 (4/2) eta argitaratutako testuaren 2025/3914 (2/1) orrialdean, organo igorlearen ataletan (Saila),

honako hau dioen lekuan:

«ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA»

honela esan behar du:

«LEHENDAKARITZA»


Azterketa dokumentala