Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2025eko urriaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
4207

AGINDUA, 2025eko irailaren 19koa, Etxebizitza eta Hiri agendako sailburuarena. Agindu honek, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.7 artikuluan eta hirigintzako estandarrak arautzekoari buruzko otsailaren 18ko 45/2025 Dekretuaren 17. artikuluan aurreikusitako prozeduran xedatutakoarekin bat etorriz, baimendu egiten du babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak modu globalean betetzea etxebizitzen transferentziak eginez eta zuzkidurazko bizitokietarako estandarrak modu globalean betetzea Vitoria-Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren barruan.

Aztertu egin da Vitoria-Gasteizko Udalak egindako baimen-eskaera, zeinak konpentsatu nahi duen udalerriko hainbat eremutan babes publikoko bizitegi erabilerako hirigintza-eraikigarritasunari buruzko legezko aurreikuspena. Izan ere, zenbait eremutan murriztutako estandarra beste eremu zehatz batzuetan txertatutakoarekin ordeztu da.

GERTAKARIAK

2025eko uztailaren 16an sarrera-erregistroa egin zitzaion Vitoria-Gasteiz Udalak aurkeztutako eskaera-orriari. Horren bidez, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.7 artikuluan aurreikusitako baimena eskatu zen, babes publikoko etxebizitzen estandarra transferitzeko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren hainbat eremuren artean.

Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Vitoria-Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari 2023ko otsailaren 7an eman zitzaion hasierako onespena, eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2023ko otsailaren 8an. Behin-behineko onespena 2025eko otsailaren 6an eman zitzaion, eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2025eko otsailaren 7an.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Sail hau eskuduna da aztertzen ari den espedientea ebazteko, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.7 artikuluak eta hirigintzako estandarrak arautzekoari buruzko otsailaren 18ko 45/2025 Dekretuaren 17.4 artikulua xedatutakoari jarraituz.

2.– Aurkeztutako eskaerak babes publikoko etxebizitzetarako lurzoru-estandarraren konpentsazioa proposatzen du udalerri osoan.

3.– Halaber, Aurkeztutako dokumentuak Vitoria-Gasteizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak bete beharreko zuzkidurazko bizitokietarako estandarren konpentsazioa proposatzen du plangintzan lehendik ere dauden lurzoru-erreserbetan. Zuzkidurazko bizitokien estandarra betetzearren, 3.610 m2 dituen lurzoru-azalera bat kalifikatu beharko da, 2/2006 Legearen 81. artikuluaren arabera. Kasu honetan, Zabalgana partzela 847 poligonoa 11 eremuetan egindako lurzoru-erreserbetan.

4.– Organo honetara atxikitako zerbitzu teknikoek Udalak aurkeztu duen eskaria aztertu dute. Bizitegirako hiri-lurzoruan gutxieneko zenbatekoak 456.424,00 m2t artekoa da, babes publikoko araubideren bati atxikitako etxebizitzentzat 2/2006 Legeak ezartzen duenez. Horietatik, babes sozialeko etxebizitzentzat gutxienekoa 189.776,00 m2t da; eta gainerakoa, 456.424,00 m2t-ra artekoa, etxebizitza tasatuentzat. Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren arabera, 193.630,00 m2t dira babes sozialeko etxebizitzentzat eta 656.775,00 m2t, etxebizitza tasatuentzat.

Lurzoru urbanizagarriari dagokionez, ezarritako gutxieneko estandarrak 1.002.416 m2t dira babes publikoko araubideren bati atxikitako etxebizitzen eraikigarritasunerako. Babes sozialeko etxebizitzentzat, berriz, gutxienekoa 750.710 m2t da, eta gainerakoa, 1.002.416 m2t -ra artekoa, etxebizitza tasatuentzat. Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean, babes sozialeko etxebizitzen eraikigarritasunerako zehazki 863.375 m2t koa izatea aurreikusten da, eta 255.264 m2t etxebizitza tasatuen eraikigarritasunerako.

Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta hirigintzako estandarrak arautzekoari buruzko otsailaren 18ko 45/2025 Dekretua nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak emandako txostena aztertuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimentzea, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearekin eta hirigintzako estandarrak arautzekoari buruzko otsailaren 18ko 45/2025 Dekretuarekin bat etorrita, aipatutako Legearen 80.7 artikuluan eta aipatutako Dekretuaren 17. artikuluan aurreikusitako etxebizitza-transferentzia Vitoria-Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren barruan.

Agindu honen I. eranskinean jasotzen dira Vitoria-Gasteizko udalerriko eremu bakoitzean babes sozialeko etxebizitzentzat eta etxebizitza tasatuentzat dauden erreserbak.

Bigarrena.– Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta hirigintzako estandarrak arautzekoari buruzko otsailaren 18ko 45/2025 Dekretuarekin bat etorrita, bete beharreko zuzkidurazko bizitokietarako estandarra Vitoria-Gasteizko Hiri Antolamenturako Plan Orokorrean lehendik ere dauden lurzoru-erreserbetan betetzea baimentzea; zehazki, Zabalgana partzela 847 poligonoa 11 eremuetan.

Agindu honen II. eranskinean jasotzen dira Vitoria-Gasteizko udalerriko eremu bakoitzean zuzkidurazko bizitokientzat dauden erreserbak.

Hirugarrena.– Baimen hori honako baldintzapean ematea: txertatzea Vitoria-Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren testuan espedientea bete izanaren justifikazioa, 2/2006 Legearen 80.7 artikuluaren eta 45/2025 Dekretuaren 17. artikuluaren araberakoa.

Laugarrena.– Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango baldin eta behin betiko onarpena eskumena duten esparruren batean (hartzaileak edo igorleak) aldaketarik eragin dezaketen beste baldintza batzuekin ematen bada, babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak betetzeari dagokionez.

Bosgarrena.– Vitoria-Gasteizko Udalari Agindu honen berri ematea.

Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesatuek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu horretan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi edo horren ustezko ezespena gertatu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 19a.

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,

DENIS ITXASO GONZÁLEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala