
190. zk., 2025eko urriaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 7 orri.)
- EPUB (602 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
4203
EBAZPENA, 2025eko irailaren 18koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie helburu bakarra emakumeen eta gizonen berdintasuna duten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeei eta emakumeen elkarteei, 2025eko ekitaldian, elkartegintza indartzeko proiektuetarako eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako proiektu estrategikoetarako.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2025eko apirilaren 2ko Ebazpenaren bidez, 430.000 euroko dirulaguntzen deialdia egin zen emakumeen eta gizonen berdintasuna helburu bakarra duten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzat eta emakume-elkarteentzat, elkartegintza indartzeko proiektuetarako eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako proiektu estrategikoetarako, 2025eko ekitaldian.
2025eko apirilaren 2ko Ebazpenaren 10. artikuluak ezartzen duenez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebatziko ditu eskabideak, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.
Ebazpen horren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, dirulaguntza onartu ondoren, emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da, eta gainerako % 25a, berriz, sortutako gastuak 2026ko martxoaren 2a baino lehen justifikatu ondoren.
Azaldutako guztiagatik, eta hautaketa-batzordearen proposamena kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Helburu bakarra emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna duten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeei eta I. eranskinean zerrendatzen diren emakume-elkarteei laurehun eta hogeita hamar mila euroko (430.000 euro) dirulaguntzak ematea, eranskinean adierazten den zenbateko zehatzean.
Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatzen diren elkarteen eskabideak ukatutzat jotzea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 18a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.
RSS