Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2025eko urriaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
4202

61/2025 EBAZPENA, 2025eko irailaren 24koa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren lehendakariarena, erakunde horretako langileen lanpostuen zerrenda onartzen duen Epaitegiko Osoko Bilkuraren 2024ko abenduaren 4ko Erabakiaren akatsak zuzentzeko Erabakia argitara ematen duena.

EGITATEZKO AURREKARIAK

2024ko abenduaren 4ko Erabaki bitartez, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osoko Bilkuraren Erabaki bitartez, erakunde honetako langileen Lanpostu Zerrenda aldarazi zen.

Alabaina, Erabaki horretan hainbat akats material daudela ikusi da, Auditoretzako urgazle postuaren titulazio akademikoaren betekizunetan, honako termino hauetan:

2024/5714 (10/3) orrialdean,

honako hau dioen tokian:

«Betekizunak:

1.– Graduko unibertsitate-titulu ofiziala edo lizentziatura jakintza-arlo hauetakoren batean (822/2021 Errege Dekretua, irailaren 28koa, unibertsitate-irakaskuntzen antolamendua eta horien kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen dituena) edo baliokidea:

– Ekonomia-zientziak, enpresen administrazioa eta zuzendaritza, marketina, merkataritza, kontabilitatea eta turismoa.

– Zuzenbidea eta espezialitate juridikoak».

Esan behar du:

«Betekizunak:

1.– Graduko unibertsitate-titulu ofiziala, edo baliokidea, jakintza-arlo hauetakoren batean:

– Ekonomia-zientziak, enpresen administrazioa eta zuzendaritza, marketina, merkataritza, kontabilitatea eta turismoa.

– Zuzenbidea eta espezialitate juridikoak.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren Hirugarren Xedapen Iragankorraren arabera, lanpostuan sartzeko gaitzen duen titulutzat jotzen da lizentziatura bateko edo lehen zikloko lehen hiru ikasturteak egiaztatuko dituen diplomatura edo ziurtagiria izatea, baldin eta gutxienez 180 kredituko irakastorduak baditu adierazitako ezagutza-eremuren batean».

2024/5714 (10/5) orrialdean, eranskinean – ZENTRO KUDEATZAILEA: HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA.... LANPOSTUAK SORTZEA.

honako hau dioen tokian:

«

(Ikus .PDF)

».

Esan behar du:

«

(Ikus .PDF)

».

2024/5714 (10/10) orrialdean, eranskinean - ZENTRO KUDEATZAILEA: HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA. ... ERABILITAKO GAKOAK:

honako hau dioen tokian:

«Titulazioak: 203000/206000- Ezagutzaren honako esparru hauetakoren batean eta baliokideetan graduko edo lizentziaturako unibertsitate-titulu

(Irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren I. eranskina) eta haren baliokideak.

– Zientzia ekonomikoak, administrazioa eta enpresen zuzendaritza, marketin, merkataritza, kontabilitatea eta turismo.

– Zuzenbidea eta espezialitate juridikoak».

Esan behar du:

«Titulazioak: 210000- Graduko unibertsitate-titulu ofiziala, edo baliokidea, jakintza-arlo hauetakoren batean (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren Hirugarren Xedapen Iragankorraren arabera, lanpostuan sartzeko gaitzen duen titulutzat jotzen da lizentziatura bateko edo lehen zikloko lehen hiru ikasturteak egiaztatuko dituen diplomatura edo ziurtagiria izatea, baldin eta gutxienez 180 kredituko irakastorduak baditu adierazitako ezagutza-eremuren batean:

– Ekonomia-zientziak, enpresen administrazioa eta zuzendaritza, marketina, merkataritza, kontabilitatea eta turismoa.

– Zuzenbidea eta espezialitate juridikoak».

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 15a.

HKEEko lehendakaria,

ANA HELGUERA LÍBANO.

HKEEko idazkari nagusia,

JULIO ARTETXE BARKIN.


Azterketa dokumentala