Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2025eko urriaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4199

AGINDUA, 2025eko urriaren 3koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinak luzatzen baitu eskabideak aurkezteko epea 2025eko irailaren 15eko Aginduaren bidez deitutako lehiaketetan, eta aldatzen baitu balorazio-batzordearen osaera Administrazioko Goi-mailako Kidegoko, Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko, Administrazio-kudeaketako Kidegoko eta Kidego Teknikoko eskaletan lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorrean (berariazko osagarria: III-B, III-C, IV-A, IV-B eta IV-C).

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren agindu bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorrak deitu dira.

Eskabideak aurkezteko aplikazioan errore bat hauteman da. Horren ondorioz, hutsik dauden zenbait lanpostu ez zaizkie eskatzeko moduan jarri parte-hartzaileei.

Errore hori zuzendu eta gero, eskabideak aurkezteko epea luzatu da parte-hartzaileen eskubideak ez daitezen urratu.

Bestalde, Administrazioko Goi-mailako Kidegoko, Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko, Administrazio-kudeaketako Kidegoko eta Kidego Teknikoko eskaletan (berariazko osagarria: III-B, III-C, IV-A, IV-B eta IV-C) lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorraren balorazio-batzordeko 2. bokal izendatutako pertsonak justifikatu du ezingo duela horretan parte hartu. Horrenbestez, beste pertsona bat izendatu da.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen VIII. tituluaren II. kapituluan lanpostuak lehiaketa bidez hornitzeari buruz ezarritakoarekin bat etorriz, eta lege horren 18.2.t) artikuluaren bidez emandako eskudantziak baliatuz –Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3.3.f) artikuluan xedatuari dagokionez–, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko irailaren 15eko Aginduaren bidez deitutako lehiaketa orokorretan eskabideak aurkezteko epea 2025eko urriaren 27ko 14:00etan amaituko da.

Bigarren artikulua.– Alfredo Olea Pueyo izendatzea 2. bokal lanpostuak betetzeko Administrazioko Goi-mailako Kidegoko, Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko, Administrazio-kudeaketako Kidegoko eta Kidego Teknikoko eskaletako lehiaketa orokorraren balorazio-batzordean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 3a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala