
190. zk., 2025eko urriaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4198
EBAZPENA, 2025eko irailaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Harkaitz Bengoetxea Odriozola jaunak gainditu egin duela 2025eko apirilaren 14ko Ebazpenak dei egindako hautapen prozesua, «Giza Anatomia eta Enbriologia» jakintza arloan irakasle osoko plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Harkaitz Bengoetxea Odriozola jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***5198**, Kodea: PLC8L1 – D00212-2. Jakintza arloa: Giza Anatomia eta Enbriologia. Saila: Neurozientziak. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Giza Anatomia IV».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2025eko irailaren 29a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.
RSS