
190. zk., 2025eko urriaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4197
EBAZPENA, 2025eko irailaren 25ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Ángel Javier García Adeva jaunak gainditu egin duela 2025eko apirilaren 10eko ebazpenak (2025eko maiatzaren 7ko EHAA eta maiatzaren 8ko EAO) dei egindako hautapen prozesua, «Fisika Aplikatua» jakintza arloan irakasle katedraduna plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Ángel Javier García Adeva jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***9362**, Kodea: CUC8L1 – D00057-12. Jakintza arloa: Fisika Aplikatua. Saila: Fisika Aplikatua. Ikastegia: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebakarra. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Mekanikaren Oinarriak».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2025eko irailaren 25a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.
RSS