
190. zk., 2025eko urriaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4196
IRAGARKIA, zeinaren bidez argitaratzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 19ko 1454/2025 Ebazpenaren edukia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateari uzteari buruzkoa.
Iragarki honen bidez, idazpuruan aipatutako ebazpenaren edukia argitaratzen da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin:
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 19ko 1454/2025 Ebazpenaren bidez, onartu egiten da Mar Zebalo Arrieta andreak aurkeztutako ukoa, eta deklaratu egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateari utziko diola 2025eko irailaren 24ko lanaldia amaitzean, Familiako Medikuntzako FEM kategorian.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS