Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2025eko urriaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4164

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, Irantzu Cayero Artaraz andreari jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimenaren espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Agentzia honi baimena eskatu zaio. Hona hemen baimenaren datuak:

Espedientearen kodea: VDP-B-2025-0029 / V-48-01657.

Eskatzailea: Irantzu Cayero Artaraz.

Jarduera: Nekazaritza eta abeltzaintza ustiapena.

Jardueraren kokapena: 7 lurzatia, 7 industrialdea, 48110, Gatika (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: lurrerako infiltrazioa.

Isurketa puntua (UTM koordenatuak (30N ETRS89): X: 506.508 Y: 4.799.003

Isurketa mota eta baimendutako bolumena: hirikoekin pareka daitezkeen hondakin-urak (292 m3/urte).

Jardueraren deskribapena: Irantzu Cayero Artarazek baimena eskatu du hirikoekin pareka daitezkeen hondakin-urak lursailera iragazita 292 m3/urteko isurtzeko. Instalazio horiek nekazaritza-ekoizpenerako erabiliko dira, abeltzaintzako ekoizpenarekin batera, Gatikako udal-mugartean (Bizkaia). Instalazioetako komunetatik datozen ur sanitarioak hobi septiko batean tratatzen dira, ondoren iragazki biologiko bat, laginak hartzeko kutxeta eta zanga iragazleak.

Uren Legearen Testu Bateginean eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduan ezarritakoa oinarri hartuta, eskumena duen organo honek, jendaurreko informazio-izapide hau egitea erabaki du, interes publikoko arrazoiengatik. Izapide horri hasiera emango zaio, jende guztiak horren berri izan dezan, hogeita hamar (30) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta agentzia honen webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, kalteduntzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez diezazkieten Uraren Euskal Agentziari, adierazitako epean. Era berean, epe horretan, KZgunearen zentro-sareko zentroetan eskuragarri egongo dira kontsultarako behar diren bitartekoak, agentzia honen Interneteko atarian.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 16a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko ebazpena).

Isurketa arduraduna,

ALESANDER HERNÁNDEZ LIZARRAGA.


Azterketa dokumentala