
188. zk., 2025eko urriaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 3 orri.)
- EPUB (181 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4158
EBAZPENA, 2025eko irailaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, agindua emateko argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Smart Cities and Communities Erasmus Mundus (SMACCs)» ikasketetako ikasketa plana. Masterra honako unibertsitateen artean ematen dute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, International Hellenic University (IHU) Tesaloniki (Grezia), Université de Mons (Belgika) eta Vaasan yliopisto (Finlandia).
Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa plana egiaztatu du, 822/2021 Errege Dekretuko 26. artikuluak eta zortzigarren xedapen gehigarriak ezarritakoaren arabera; Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena ere badu (2024ko irailaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), eta tituluak izaera ofiziala eskuratu zuen Ministroen Kontseiluak 2024ko azaroaren 28an hartutako Erabakiaren bidez (2024ko abenduaren 10eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
UPV/EHUren Estatutuetako 187.1.d) artikuluak idazkari nagusiari esleitzen dio UPV/EHUko erabaki guztien publizitatea bermatzeko eginkizuna. Bestalde, 39/2015 Legeko 131. artikuluak xedatzen du arautegi eta xedapen administratiboak kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu beharko direla, indarrean jarri eta ondorio juridikoak izan ditzaten, bat etorrita Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeko 10. artikuluarekin.
Hori dela eta, bat etorrita Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoko 8. artikuluan eta 822/21 Errege Dekretuko 27.4 artikuluan adierazitakoarekin, honako hau
EBATZI DUT:
Agindua ematea argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Smart Cities and Communities Erasmus Mundus (SMACCs)» titulua lortzera bideratutako ikasketen ikasketa plana, ebazpenaren eranskinean jasotakoa. Masterra honako unibertsitateen artean ematen dute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, International Hellenic University (IHU) Tesaloniki (Grezia), Université de Mons (Belgika) eta Vaasan yliopisto (Finlandia).
Leioa, 2025eko irailaren 24a.
Idazkari nagusia,
LEIRE GARMENDIA ARRIETA.
RSS