
188. zk., 2025eko urriaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (145 KB - 2 orri.)
- EPUB (161 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4157
EBAZPENA, 2025eko irailaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, agindua emateko argitaratzeko «Unibertsitate Masterra: Interdisciplinarity in Materials for Energy Storage and Conversion Erasmus Mundus (i-MESC)» ikasketetako ikasketa plana. Masterra honako unibertsitateen artean ematen dute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Politechnika Warszawska-Warsaw University of Technology (Polonia), Université Paul Sabatier-Toulouse III (Frantzia), Université de Picardie Jules Verne (Frantzia) y Univerza v Ljubljani-University of Ljubljana (Eslovenia).
Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa plana egiaztatu du, 822/2021 Errege Dekretuaren 26. artikuluak eta zortzigarren xedapen gehigarriak ezarritakoarekin bat; Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena ere badu (2024ko abuztuaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), eta tituluak izaera ofiziala eskuratu zuen Ministroen Kontseiluak 2024ko irailaren 17an hartutako erabakiaren bidez (2024ko irailaren 27an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako erabakia).
UPV/EHUren Estatutuetako 187.1.d) artikuluak idazkari nagusiari esleitzen dio UPV/EHUko erabaki guztien publizitatea bermatzeko eginkizuna. Bestalde, 39/2015 Legeko 131. artikuluak xedatzen du arautegi eta xedapen administratiboak kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu beharko direla, indarrean jarri eta ondorio juridikoak izan ditzaten, bat etorrita Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak dioenarekin 10. artikuluan.
Hori dela eta, bat etorrita Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan eta 822/2021 Errege Dekretuaren 27.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
EBATZI DU:
Agindua ematea argitaratzeko «Unibertsitate Masterra: Interdisciplinarity in Materials for Energy Storage and Conversion Erasmus Mundus (i-MESC)» titulua lortzera bideratutako ikasketen ikasketa plana, ebazpenaren eranskinean jasotakoa. Masterra honako unibertsitateen artean ematen dute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Politechnika Warszawska-Warsaw University of Technology (Polonia), Université Paul Sabatier-Toulouse III (Frantzia), Université de Picardie Jules Verne (Frantzia) y Univerza v Ljubljani-University of Ljubljana (Eslovenia).
Leioa, 2025eko irailaren 24a.
Idazkari nagusia,
LEIRE GARMENDIA ARRIETA.
RSS