Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2025eko urriaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4156

EBAZPENA, 2025eko irailaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, agindua emateko argitaratzeko «Unibertsitate Masterra: Mikrouhin Elektroniko eta Fotonikaren Industriarako Europear Erasmus Mundus / Erasmus Mundus European Master for Industry in Microwave Electronics and Photonics (EMIMEP)» ikasketetako ikasketa plana. Masterra honako unibertsitateen artean ematen dute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Friedrich-Schiller-Universität Jena (Alemania), Università degli Studi di Brescia (Italia) eta Université de Limoges (Frantzia).

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa plana egiaztatu du, 822/2021 Errege Dekretuaren 26. artikuluak eta zortzigarren xedapen gehigarriak ezarritakoarekin bat; Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena ere badu (2024ko abuztuaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), eta tituluak izaera ofiziala eskuratu zuen Ministroen Kontseiluak 2024ko irailaren 17an hartutako erabakiaren bidez (2024ko irailaren 27an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako erabakia).

UPV/EHUren Estatutuetako 187.1.d) artikuluak idazkari nagusiari esleitzen dio UPV/EHUko erabaki guztien publizitatea bermatzeko eginkizuna. Bestalde, 39/2015 Legeko 131. artikuluak xedatzen du arautegi eta xedapen administratiboak kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu beharko direla, indarrean jarri eta ondorio juridikoak izan ditzaten, bat etorrita Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak dioenarekin 10. artikuluan.

Hori dela eta, bat etorrita Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan eta 822/2021 Errege Dekretuaren 27.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DU:

Agindua ematea argitaratzeko «Unibertsitate Masterra: Mikrouhin Elektroniko eta Fotonikaren Industriarako Europear Erasmus Mundus / Erasmus Mundus European Master for Industry in Microwave Electronics and Photonics (EMIMEP)» titulua lortzera bideratutako ikasketen ikasketa plana, ebazpenaren eranskinean jasotakoa. Masterra honako unibertsitateen artean ematen dute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Friedrich-Schiller-Universität Jena (Alemania), Università degli Studi di Brescia (Italia) eta Université de Limoges (Frantzia).

Leioa, 2025eko irailaren 24a.

Idazkari nagusia,

LEIRE GARMENDIA ARRIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala