
188. zk., 2025eko urriaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 10 orri.)
- EPUB (684 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4155
AGINDUA, 2025eko irailaren 15ekoa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025eko «Auzolandegiak» programan esleitutako plazen zerrenda ezagutzera ematen duena.
2025eko martxoaren 17an argitara eman zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko otsailaren 20ko Agindua, 2025ean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako plazen deialdia egiten duena.
Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak agindu horren I. eranskineko 9. oinarrian ezarritakoa betez esleitu ditu «Auzolandegiak» programako plazak. Esleipenak pertsona interesdunei jakinarazi zaizkie.
Halaber, aginduaren I. eranskinaren 9. oinarrian bertan xedaturikoari jarraituz, «Auzolandegiak» programan esleitutako plazen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek horren berri izan dezaten.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea, guztiek horren berri izan dezaten, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025eko «Auzolandegiak» programan esleitutako plazen zerrenda. «Auzolandegiak» programako plazen 2025eko deialdia Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko otsailaren 20ko Aginduaren bidez arautu da (52. EHAA, 2025eko martxoaren 17koa).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 15a.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
RSS