Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2025eko urriaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4152

1656/2025 EBAZPENA, irailaren 19koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Zarautz-Orio-Aiako Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazioko Azpitaldeko buruaren lanpostua izendapen askez hornitzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

AURREKARIAK

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen ekainaren 10eko 666/2025 Ebazpenaren bidez, Zarautz-Orio-Aiako Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazioko Azpitaldeko buruaren lanpostua izendapen askez hornitzeko deialdi bat argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan (2025eko ekainaren 20ko EHAA, 116. zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan hautagaitza bakarra aurkeztu da, baina ez ditu parte hartzeko baldintzetako bi betetzen.

Adierazitako guztiagatik, langileen arloan indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1 e) artikuluaren (azaroaren 14ko EHAA, 219. zk.) eta deialdia arautzen duten oinarrien arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Zarautz-Orio-Aiako Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazioko Azpitaldeko buruaren lanpostua izendapen askez hornitzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan. Horrek ondorioak izango ditu ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia / San Sebastián, 2025eko irailaren 19a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (1297/2025 Ebazpena, uztailaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala