
188. zk., 2025eko urriaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4147
254/2025 EBAZPENA, irailaren 19koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Haritz Cortés Pérez jauna aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita Digestio Aparatuko Zerbitzu Sanitarioko buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentearen urriaren 28ko 452/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Uribeko ESIan Digestio Aparatuko Zerbitzu Sanitarioko buruaren lanpostua hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2024ko abenduaren 2ko EHAA, 234. zk., eta 2024ko abenduaren 9ko BOE, 296. zk.).
Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Haritz Cortés Pérez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Digestio Aparatuko Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Haritz Cortés Pérez jauna Digestio Aparatuko Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2025eko irailaren 19a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Uribeko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Urduliz, 2025eko irailaren 19a.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MANUEL SUÁREZ ROMAY.
RSS