Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2025eko urriaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4146

1886/2025 EBAZPENA, irailaren 17koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ibone Pilo Hernández andreari esleitzen baitzaizkio Etengabeko Arreta Guneen arduradunaren eginkizunak Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

912/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa onartu zen Etengabeko Arreta Guneen arduraduna izendatzeko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ibone Pilo Hernández andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Etengabeko Arreta Guneen arduradunaren eginkizunak Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ibone Pilo Hernández andreari Etengabeko Arreta Guneen arduradunaren eginkizunak esleitzea Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Ibone Pilo Hernández andreak kudeaketa- eta asistentzia-lanak egingo ditu, zuzenean eta hierarkikoki Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuko zuzendariaren ardurapean. Bai Etengabeko Arreta Guneen arduradunaren eginkizunak bete bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion oinarrizko lanpostuan, eta hari lotutako oinarrizko eginkizunak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Esleipen honek ez dakar, inolaz ere, Etengabeko Arreta Guneen arduradunaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2025eko irailaren 15ean izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Usansolo, 2025eko irailaren 17a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

GEMMA FERNANDEZ PEÑALBA.


Azterketa dokumentala