Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2025eko urriaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4145

1878/2025 EBAZPENA, irailaren 17koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Beatriz Corcostegui Santiago andrea aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita Ospitaleko Farmaziako Atal Sanitarioko buru (Farmazia Soziosanitarioko Unitatea-Farmabide), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen azaroaren 25eko 2236/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Ospitaleko Farmaziako Atal Sanitarioko buruaren (Farmazia Soziosanitarioko Unitatea-Farmabide) lanpostua hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2025eko urtarrilaren 16ko EHAA, 10. zk., eta 2025eko urtarrilaren 22ko BOE, 19. zk.).

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Beatriz Corcostegui Santiago andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Ospitaleko Farmaziako Atal Sanitarioko buru (Farmazia Soziosanitarioko Unitatea-Farmabide) izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Beatriz Corcostegui Santiago andrea Ospitaleko Farmaziako Atal Sanitarioko buru (Farmazia Soziosanitarioko Unitatea-Farmabide) izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2025eko irailaren 22a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Usansolo, 2025eko irailaren 17a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

GEMMA FERNÁNDEZ PEÑALBA.


Azterketa dokumentala