
188. zk., 2025eko urriaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4144
359/2025 EBAZPENA, irailaren 17koa, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Iñigo Luqui Albisua jauna aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita Otorrinolaringologiako Atal Sanitarioko buru Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan.
Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari-gerentearen apirilaren 28ko 114/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Goierri-Urola Garaiko ESIko Otorrinolaringologiako Atal Sanitarioko buruaren lanpostua hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2025eko maiatzaren 15eko EHAA eta 2025eko maiatzaren 26ko BOE).
Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Iñigo Luqui Albisua jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Otorrinolaringologiako Atal Sanitarioko buru izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko ESIan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Iñigo Luqui Albisua jauna Otorrinolaringologiako Atal Sanitarioko buru izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2025eko urriaren 1a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Zumarraga, 2025eko irailaren 17a.
Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari-gerentea,
LAURA AGUIRRE ALBERDI.
RSS