
188. zk., 2025eko urriaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4143
1416/2025 EBAZPENA, irailaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Pedro Morrondo Valdeolmillos jauna izendatzen baita Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzukoa.
Ikusi da Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente lanpostua betetzeko deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 1318/2025 Ebazpenaren bidez argitaratu zena (2025eko abuztuaren 26ko EHAA, 160. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu hura betetzeko izangaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak, aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere.
Hala, aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Pedro Morrondo Valdeolmillos jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Pedro Morrondo Valdeolmillos jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko irailaren 17tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 16a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS