
188. zk., 2025eko urriaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4142
246/2025 EBAZPENA, irailaren 11koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Clara Jordan García andrea Zeladoreen Azpitaldeko buruaren kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Martxoaren 23ko 102/2022 Ebazpenaren bidez, Clara Jordan García andrea izendatu zen Zeladoreen Azpitaldeko buru Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Clara Jordan García andrea Zeladoreen Azpitaldeko buruaren kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko irailaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Uribeko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Urduliz, 2025eko irailaren 11.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MANUEL SUÁREZ ROMAY.
RSS