Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2025eko urriaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4141

310/2025 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Barakaldo-Sestaokoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez errebokatzen baita Sofía García Sánchez andreari Zaballako Osasun Zentroko koordinatzailearen lanpostuaren eginkizunak esleitu izana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

1989ko azaroaren 1ean, Sofía García Sánchez andrea Zaballako Osasun Zentroko koordinatzaile izendatu zen Barakaldon, gaur egungo Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Errebokatzea Sofía García Sánchez andreari Zaballako Osasun Zentroko koordinatzailearen lanpostuaren eginkizunak esleitu izana Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko ekainaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2025eko ekainaren 1a.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,

ENEKO GUTIÉRREZ COTERÓN.


Azterketa dokumentala