Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2025eko urriaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4140

309/2025 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez errebokatzen baita José Ignacio Sánchez Casado jaunari Markonzagako Osasun Zentroko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren lanpostuaren eginkizunak esleitu izana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Urriaren 28ko 313/2021 Ebazpenaren bidez, José Ignacio Sánchez Casado jauna izendatu zen Markonzagako Osasun Zentroko Lehen Mailako Arretako unitateburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan (2021eko azaroaren 15eko EHAA, 226. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Errebokatzea José Ignacio Sánchez Casado jaunari Markonzagako Osasun Zentroko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak esleitu izana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko maiatzaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2025eko maiatzaren 31.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,

ENEKO GUTIÉRREZ COTERÓN.


Azterketa dokumentala