Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2025eko urriaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4139

AGINDUA, 2025eko irailaren 22koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko behin-behineko langilea izendatzen duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan, eta aplikagarria den gainerako araudian ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Erik Salazar Ríos jauna komunikazioetako aholkulari izendatzea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailean (5223 kodea, 17. dotazioa, zuzendari-maila).

Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkulari-lanpostu batek berezkoak dituenak izango dira, bai eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailaren barnean atxikita dagoen alorreko berariazkoak ere.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goren-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 edota 5.1 edota 5.2 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika diezazkion.

Laugarrena.– Izendapen honek 2025eko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.

Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 22a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala