Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2025eko urriaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4135

186/2025 DEKRETUA, irailaren 30ekoa, Ongizatearen sailburuordea kargutik kentzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko irailaren 30ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau,

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ana Belen Otero Miguélez andrea Ongizatearen sailburuordearen kargutik kentzea, egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2025eko 30etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko irailaren 30ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala