
188. zk., 2025eko urriaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
4134
AGINDUA, 2025eko irailaren 15ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, Sorkunde Vez Bilbao andreak Segurtasun Saileko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lege honek ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.- Sorkunde Vez Bilbao andreak, berak hala eskatuta, Segurtasun Saileko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (520010 kodea, 112 dotazioa), egindako lanagatik eskerrak emanez.
Bigarrena.- Kargu-uzteak 2025eko irailaren 30etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.- Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 15a.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS